IAA-AAI Profile picture
Instituto Alavés de Arqueología-Arkeologiarako Arabar Institutua. Facebook: Iaa Aai Instagram: iaarqueologia

8 Apr, 13 tweets

🍷☕Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean #HistoriaDutenTabernak aipatu nahi ditugu. Gure historiaren parte diren edo gure historia erakusten duten Gasteizko hainbat taberna erakutsi nahi dizkizuegu. Zerrenda honetara ahazten zaizkigun taberna guztiak gehitzera animatzen zaituztegu!

🚪Gasteizko alde zaharrean dagoen Portalon tabernarekin hasi behar genuen, nola ez. XV. mendeko egurrezko egitura duen jatetxe bat da. Jatetxe honi esker, Erdi Aroaren amaieran hiri egitura nolakoa izango zen ikus dezakegu .

Bere upeltegi txikiak jatetxe osoan somatzen den giro berezi hori sortzen laguntzen du.

🏰Honen ondoan La Torre taberna dago, Andatarren dorrearen azpian dagoena. Bere barran, "Torre de Anda. Siglo XV " irakur dezakegu. Ezinbesteko taberna gaztaren maitaleentzat.

📸Argazkien sailarekin jarraituko dugu. Idoia tabernaz hitz egin behar dugu. Kutxin dagoen taberna hau Gasteizko argazki zaharrez beteta dago. Barran gelditu besterik ez dago horietako batzuk ikusi ahal izateko.

☕Idoiatik gertu Aldapa taberna aurkitu dezakegu, San Bizente aldapan. Gasteizko kaferik onenetakoa izateaz gain, argazki zaharrak ikus ditzakegu haren hormetan.

⛏️Atxarre taberna ere aipatu behar dugu, arkeologiaren munduarentzat xarma berezia duena, bere hormetan Mantibleko zubia eta Portillako gaztelua agertzen baitira, besteak beste. Harri hondatuak, ahaztutako istorioak.

La Union tabernarekin jarraituko dugu, Gasteizko taberna enblematiko bat. Blusa edo Olentzeroz mozorratzen den panpinaz gain, abuztuaren 4tik 9ra arte izaten duen Gasteizko jaietako kartelen museoa nabarmendu nahi dugu.

🔵⚪🔵Honen ondoan Deportivo Alaves taberna dugu, bere garaian Juantxok eta Asun Gorospek eraman zuten taberna historikoa. Ba al zenekiten taberna honetan Alavesen bulegoak egon zirela? Txorizodun ala urdaiazpikodun tortila jateko leku ezinhobea.

🍷Bi taberna xelebre ere nabarmendu nahi ditugu: Los Manueles (Antso Jakituna) eta Casablanca (Dato). Lehenengoak andaluziar giro berezia du, "Torito" bat hartzeko aproposa. Casablanca bere barra bereziagatik nabarmentzen da, beste garai bateko giroa duelarik.

Azkenik, Araiako Ajuria familiaren San Martin auzoko "la Meta" fabrika gogorarazten digun horma-irudi bat duen taberna bat nabarmendu nahi dugu, Udaletxeko ofizinetatik gertu.

#HistoriaDutenTabernak aipatzera animatu nahi zaituztegu, seguru asko guk aipatutakoak baino askoz gehiago egongo baitira.

Share this Scrolly Tale with your friends.

A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.

Keep scrolling