BADATOZ AURTENGO BISITA ARKEOLOGIKOAK!!!
⛏️ARKEOLOGIA BERRIAK ARABAN
Irteeren programa honetan Hiri-, Arkitektura-, Gatazka- eta Paisaiaren-Arkeologiak landuko ditugu.
1. 🚶 ARABAKO MENDIALDEKO BIDEAK (Bernedo, Kripan) - Ekainaren 13an.
Francisco Gomez-Diezek inguratzen gaituen egungo paisaia ulertzen lagunduko digu, Arabatik igarotzen diren bide historikoetako batzuk zeharkatuz. Kasu honetan, Bernedo-Kripan ingurutik.
2. ⛰️BABIOKO KASTROA (Izoria) - Ekainaren 27an.
Jon Obaldia Burdin Aroan espezializatzen ari da, Izoriako (Aiarako udalerria) Babio-ko Kastroan egindako ikerketaren bidez.
3. 🔎BALANTZIEGOKO HARPEA (Kripan) - Uztailaren 24an.
Maite García-Rojas doktoreak indusketaren barrutik azalduko digu nola egiten eta garatzen den proiektu arkeologiko bat, hala nola Balanciego II harpearena (Kripan), non 2020an hasitako indusketek emaitza bikainak ematen ari diren.
4. ⚔️ SAN PEDROKO FUERTEA (Amurrio) - Irailaren 12an.
Josu Santamarinak hurbil daukagun -baina agian oso ezezaguna den- gatazka beliko baten bizitza eta gorabeherak ilustratuko dizkigu. Amurrioko San Pedro mendian egiten dituen ikerketen bidez, hobeto ulertuko dugu gerra-toki honetan sortu zen bizitza.
5. 🎖️ GERRA KARLISTAREN ARRASTOAK GUARDIAN - Urriaren 2an.
Gerra Karlistak aurkeztuko dizkigu Gorka Martin Etxebarriak Guardiako hiribilduan barrena, udalerri honetan "karlistadetatik" geratzen diren aztarna materialak erakutsiz.
6. 🍷 ELTZIEGOKO UPELTEGIAK - Urriaren 16an.
Leandro Sánchez Zufiaurre doktoreak azalduko digu nola, lurraren barrualdetik, arkeologiak Arabako Errioxako eta Errioxako lurpeko upeltegi zaharrei buruz dugun ezagutza hobetzen laguntzen ari duen, Eltziegoko adibidea aztertuz.
2021erako antolatu dugun bisita gidatuen programan, "Arkeologia Berriak" izenekoak ezagutuko ditugu. Horien azterketa- eta interpretazio-modu berriak eta hain ezagunak ez diren arkeologia-gaiak mahaigaineratzen saiatuko gara.
Era berean, ezezagunagoak iruditzen zaizkigun termino eta aldi historikoak tratatuko ditugu, oharkabean pasatzen zitzaizkigun gure ondarearen alderdi batzuk bere testuinguruan kokatzen eta ulertzen lagunduko digutelarik.
Irteera hauek Araban proiektu arkeologikoak zuzentzen dituzten ikertzaile gazte eta profesionalek zuzenduko dituzte. Gune eta aztarnategi hauek, leku horiekin lotura zuzena duten espezialista, arkeologo eta historialariekin batera bisitatuko ditugu;
haien ikerketa-, indusketa- edo azterketa-lanek leku horiekin lotura zuzena baitute. Hauei esker, gure lurralde historikoan egiten ari diren aurkikuntzak ezagutu ahalko ditugu.
Informazio gehiago emango dizuegu irteerak gerturatu ahala!
Share this Scrolly Tale with your friends.
A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.