2021ean pobrezia areagotu eta politika autoritarioak normalizatu egin dira.
Horri aurre egiteko beharrezkoa da proletariotzaren antolakuntza independentea. #GKS independentzia politiko horren isla da eta norabide horretan jarraituko dugu lanean.
🧵Hemen 2021eko laburpen haria:
Urtarrilean eta Otsailean mobilizazioak egin genituen hiru astez jarraian. Mobilizazio horien bitartez, langileria jasaten ari den okertze ekonomikoa, sanitarioa eta politikoa salatu genituen, bai eta askatasunen ezabapenak ere.
#BurgesiarenOfentsibaGelditu!
Otsailean #PabloHasel-en atxiloketa salatzeko mobilizazioak antolatu genituen. Espaniako demokrazia burgesak proletalgoarentzat duen totalitarismoa salatu eta Pablo Haselen askatasuna aldarrikatu genuen kaleetan.
Apirilean ehunka lagun batu ginen Garesen #Nafarroa-ko Topaketa Sozialistetan. Gazte esparruko erronka estrategikoen inguruan hausnartu eta aisirako tartea izan genuen.
Enpresari eta politikari profesionalek dominazio burgesa areagotu eta uda testuinguruan gazte langileon zapalkuntza egoera intentsifikatu egiten dela azaldu genuen maiatzean.
Antolakuntza komunistaren bidez, klase dominazioaren adierazpenak borrokatzeko deia zabaldu genuen.
Udan zehar, Euskal Herriko txoko ezberdinetan #TopaketaSozialistak antolatu genituen, formakuntza politikoa eta aisia uztartuz.
Urrian berriz bi mila pertsonatik gora bildu ginen Altsasun ospatutako #TPGNSozialista-n.
Egitarau oparoaz disfrutatu eta antolakuntza komunista hedatzeko deia luzatu genuen.
Abenduan, Covid Ziurtagiriaren inposaketa eta pandemia garaiotan burgesiak aurrera daraman ofentsiba politikoa salatzeko, kontzentrazioak egin genituen Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
#CovidZiurtagiriariEz
Seigarren olatuaren harira politikari profesionalek hartu dituzten neurrien izaera autoritarioa salatzeko ere berriki mobilizatu gara.
Urte osoan zehar mintegi politikoak ere egin ditugu.
Tradizio sozialista ezagutu eta pentsamendu kolektiborako erramintak garatzen saiatu gara.
Militantziako espazioak ondo jartzeko hainbat lan egun ere antolatu ditugu. Gainera, egitarau zein dinamika lokal ugari ere jarri ditugu martxan urte guztian zehar.
Abenduaren 12an, #U29-an Bilbon eta Iruñean manifestazioak egingo ditugula iragarri genuen.
Enpresari handiak eta beraien politikoak ezartzen ari diren pobreziaren eta askatasun ezaren aurka mobilizatuko gara.
#U29Mobilizatu!
Share this Scrolly Tale with your friends.
A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.