Aranzadi Profile picture
1947tik, ondarearen ikerketa zientifikoan eta dibulgazioan dihardugu. Desde 1947, investigamos el patrimonio cultural y natural y lo divulgamos.

May 5, 2022, 21 tweets

1/21 Aurreko harian suge batzuek duten ospe txarra ebolutiboki nola aprobetxatu duten ikusi genuen. Animaliok zailtasunak ditugu espezieak desberdintzeko; hori ikusirik, suge batzuk pozoitsu itxurak egiten saiatzen dira benetan izan gabe (mimetismo batesiarra). #sugebizi

2/21 Baina, suge pozoitsuek halakoak direla adierazten duten ezaugarri zehatzik ba al dute? Erantzuna “bai” da. Eboluzioan zehar, espezie pozoitsuetan, deigarriak diren eta erraz identifikatzen diren ezaugarriak agertu dira. Honi aposematismo deritzo.

3/21 Fenomeno horren kasu ezagunenak kolorazioan eragina dutenak dira: kolore bizien patroi kontrastatuek sarritan pozoia edo toxizitatea adierazten dute. Adibidez, liztorren, erleen edota arrabioen hori-beltz kolore deigarriei erreparatu besterik ez dago!

4/21 Hala ere, kolorazioaz gain, aposematismoa adierazten duten beste hainbat ezaugarri daude. Kobrek buruan zabaltzen duten txanoa ere seinale aposematikoa da adibidez. Soinu bidezko aposematismoa ere badago: kriskitin-sugeek egiten duten soinua, edota sugegorrien bafadak.

5/21 Hemengo suge guztiek mehatxatzeko bafatu egiten dute; baina, bitxiki, Ipar Ameriketan ez dute horrela jokatzen: pozoitsuak ez diren askok isats punta bibrarazten dute, lurra kolpatuz, krotaloek (suge pozoitsuak) duten kriskitinaren mugimendua eta zarata imitatzeko.

6/21 Espezie pozoitsu edo toxiko baten kolorazioa, portaera edo mehatxu soinuak, harrapari potentzialak ohartarazteko erabiltzen dituzten komunikazio seinaleak besterik ez dira. Baina, zergatik egin hori❓ #sugebizi

7/21 Argi dago arriskutsua ez den suge bati, gainontzekoak engainatu eta arriskutsua dela sinestaraztea onuragarria zaiola; baina, pozoitsuek zergatik hartzen dute ohartarazteko lan hori?
Eboluzioak, liskarra ekidingo duen edozein ezaugarri edo portaeraren alde egingo duelako.

8/21 Arrazoi horregatik, konfrontazio batean bata bestea hiltzeko gaitasuna duen animalia espezie oro hori ekiditen saiatzen da, liskarrari konponbidea aurkitzea ahalbidetzen dion portaerak erakusten, heriotza saihestuz.

9/21 Horrek “espeziearen onerako” eboluzionatu duela oker interpretatzen da sarritan. Modu berekoi batean, konfrontazio fisiko batek (irabazle irten arren) eragin ditzakeen kalte fisikoak saihesteko eboluzionatu du.

10/21 Hori da oreinek adajea izatearen arrazoia: horiei esker, arrek bata bestearen indarra neurtzen dute, adarrak elkar korapilatuz bata bestea bultzatzeko, min hartzera iritsi gabe. Edota hori da zakur zaunkaria nekez hozkaria izatearen arrazoia ere.

11/21 Hori, sugeen kolorazio deigarrien, kriskitinen edota buruko txanoen eboluzioaren arrazoia ere bada: horregatik, suge pozoitsuak gurekin edo harrapakari potentzialekin izan ditzaketen liskarrak mehatxu hutsekin edo ihes egiten konpontzen saiatzen dira.

12/21 Gure inguruko espezieetan mehatxu aposematikoak (edo batesiarrak) ere antzeman daitezke: bufadak edo/eta mugimendu zehatzak. Adibidez: dituzten baraila malguak zapaltzen dituzte buruak hiruki forma hartu dezan.

13/21 Gorputzetik ondo bereizten den hiruki formako burua, sugegorriek duten ezaugarri bereizgarria da, mehatxu egiten dutenean are gehiago nabarmentzen dutena. Eta sugegorriek, pozoitsuak izanda, ba al dute kolorazio aposematikorik?

14/21 Bizkarrean duten sigi-saga iluna mota horretako seinalea izan daitekeela eztabaidatu da askotan. Badirudi, ordea, kolorazio patroi hori kriptikoa dela, ez aposematikoa; hau da, bere inguruarekin hobeto kamuflatzen laguntzen diena (1).

15/21 Hemengo sugegorriak hain dira apalak eta lasaiak, normalean nahikoa zaiela oharkabean pasatzearekin. Bizkarrean duten sigi-saga horrek, ingurunearen itzal-argietan kiribilduta daudenean, gorputzaren figuraren ertzak itxuragabetzen laguntzen die.

16/21 Suge biperakararen kolorazioa ere mimetismo batesiarra bezala interpretatu izan da, izenak dioen bezala (bipera), sugegorrien sigi-saga antzekoa dutelako. Litekeena da, ordea, konbergentzia ebolutibo baten kasua izatea.

17/21 Zer da konbergentzia ebolutiboa? Antzeko eboluzio-presioen aurrean, ezaugarri edo ezaugarri-multzo batek (fenotipoa) oso antzera eboluzionatzen dutenean, bereizita dauden bi leinuetan. Argazkietan adibideak: ur-igel arrunta (Ranidae) eta Australiako espezie bat (Hylidae).

18/21 Horrelako konbergentzia mailara iritsi gabe, bertako beste suge espezie batzuk ere antzeko kolore-patroiak erakusten dituzte. Ingurunearekin nahasten eta oharkabean pasatzen laguntzeaz gain, guri haien artean (hau da, espezieen artean) bereiztea zailtzen digutenak.

19/21 Kolorazio kriptikoak, nahaspilatsuak izatearen helburuarekin, oso aldakorrak ere izan daitezke espezie berean. Aposematikoak, aldiz, oso sendoak dira (eta beraz, aldakortasun gutxikoak), haien eraginkortasuna maximizatzen saiatzen baitira.

20/21 Gure espezieak kriptikoak dira, eta horregatik zaila izaten da espezieak kolorazioari erreparatuta edo buruaren hiruki formari erreparatuta desberdintzen.
Aurreratzen genizuen ez garela onak espezieak bereizten… baina adi! Horri buruz hurrengo harian hitz egingo dugu eta.

21/21 Erreferentziak:
(1) Valkonen et al., 2020. cutt.ly/EFtiKcb
Harien edukia: @El_Inquisito @aranzadi

Share this Scrolly Tale with your friends.

A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.

Keep scrolling