BHerria Profile picture
🙌 #Lankidetza publiko-soziala bultzatzeko gunea I Espacio para el impulso de la #colaboración público-social. #AAPP Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Mar 24, 2023, 5 tweets

2023ko Topaketa hasi da! Eta oraingoan goitik behera, #Bherria-ren 5 urteko ibilbidea ospatzen dugulako. 🎉

Denbora honetan eraikitakoa errepasatu eta lotu nahi izan dugu, ikaskuntzak partekatzeko eta etorkizunak gaitzeko.

Haria 👇

Aurretik inspirazio-momentuz betetako goiza dugula, Nerea Melgosa (@nmelg), @Gob_eus-ko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, izan dugu.

"Aste gutxi batzuk daramatzat nire karguan, baina Bherria ezagutzen dut 2017ko lehen ediziotik".

Nerea Melgosa-k (@nmelg): "Bherriak proposatzen zuen lankidetza publiko-sozialari buruzko ikuspegiak hurbildu ninduen ekimen honetara, gai publikoen kudeaketak herritarren beharrei arreta handiagoa ematen dien gobernatzeko modu bat behar duela jakinda".

Nerea Melgosa-k (@nmelg): "Bosgarren urteurren hau betetzen den honetan, esan dezakegu Bherria lankidetza-proiektuak bultzatzeko erreferentziazko gune gisa finkatu dela. Guztion ondasuna eraikitzeko formula berriei bidea irekitzen ari gara".

Nerea Melgosa-k (@nmelg): "#Bherria-n lan egiten dugu horrelako proiektuak bultzatzen dituzten eragileekin aliantzak egiteko, uste baitugu lankidetza funtsezkoa dela arlo publikoaren kudeaketaren kulturan eragina izateko.".

Share this Scrolly Tale with your friends.

A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.

Keep scrolling