🏛️Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean Maturana-Verástegui jauregiaz hitz egingo dizuegu, azkenaldian, zoritxarrez, prentsan hainbatetan agertu den jauregia.
🏚️Duela gutxi teilatua erori zen eraikinaren kontserbazio txarra dela eta. Hemen duzue informazio gehiago: gasteizhoy.com/palacio-matura…
XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako jauregi bat da. Antonio Sáez de Maturanak, garai hartako Gasteizko oligarkiaren kideak, eraikiarazi zuen.
🔎Hedegile kaleko 141. zenbakian dago. Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldeak tokia aztertzeko eta ikertzeko proiektu bat egin zuen 2009an, altxaeren irakurketa eta indusketa bat eginez.
⛏️Guk indusketa arkeologikoaren emaitzetaz hitz egingo dugu, baina arkitekturaren arkeologiaren zatia esteka hauetan ikus dezakezue:
researchgate.net/publication/26…
researchgate.net/publication/26…
🏺Indusketari esker, badakigu jauregia eraiki aurretik beste eraikin batzuk zeudela orube horretan. Zeramikazko materialek, han zeuden eraikinak, XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki zirela adierazten digute.
🏗️Dokumentatutako eraikina E-M orientatua zegoen eta 8m-ko zabalera eta 12m-ko luzera zuen. Kanpoko hormak kalkarenitazko harlangaitz irregularrez egindako zokalo batez osatuta zeuden, karezko mortero batekin lotuta.
Seguraski bi solairu izango zituen, eta bi isurkiko teilazko sabai batez estalita egongo zen.
Eraikina, une honetan, 4m-ko zabalerako bi gelatan banatuta zegoen (ekialdetik mendebaldera), egurrezko oin zuzenen artean jarritako adobezko horma mehelin batez bananduak. Goiko solairura eramango zuen eskaileraren negatiboa izan zitekeena ere dokumentatu zen.
⚒️Ezin izan da hegoaldeko gelaren funtzioa interpretatu, baina iparraldeko gelan sutegi bat egon zen.
🔥Indusketa honetan sutegi baten erregistro materiala osoa aurkitu zen: ingude baten negatiboa, su baten hondarrak, erremintak uzteko balioko lukeen zulo bat
eta arrokan egindako putzu borobil bat, non metala hozteko edo tenplatzeko urez betetako egurrezko kubeta bat instalatuko litzatekeen.
Errementaria, beraz, aulki txiki batean edo lurrean eseriko litzateke, tresna guztiak (ingudea, sua, ura, erremintak) eskura izanik.
Egurrezko mahai bat finkatzeko balioko luketen harrian egindako ebakidura batzuk dokumentatu dira, bertan, hotzean egindako jarduerak gauzatuko zirelarkik. H-ko gelaren erdialdean zutoin-arrasto bat dokumentatu da, egitura hori, ziurrenik, gelaren sabaiari lotuta egongo zelarik.
XIII. eta XIV. mendeen arteko une zehaztugabe batean, hainbat lan ezberdin egin ziren: batzuk egituraren aldaketekin lotutakoak eta beste batzuk erabileren aldaketekin lotutakoak.
🧼Iparraldeko espazioan, erdiko zutabeak eusten zituzten harrizko oinarrietako baten erreforma baino ez da identifikatu. Hegoaldekoak, ordea, aldaketa handiak jasan zituen. Hego-ekialdeko eremua arropa garbitzeko gune bihurtu zen, garbitzeko harri bat (lixiba) ezarri baitzen.
Harri honek, gutxi gora-behera, metro bateko diametroa zuen, eta barnealderantz irtengune txiki bat. Gainean egurrezko kubo bat jarriko litzateke eta bertan arropa sartuko litzateke.
Orubea E-M zeharkatzen zuen zanga bat eraiki zen, jarduera honetatik sobratzen zen ura kanporatzeko, harkaitzean zulatutako putzu txiki batean amaitzen zena.
🚮Zenbait lurzoru eraiki ziren, jarduera honek hondakin asko sortzen zituelako eta honen kota noizbehinka igo behar zelako.
🔥XV. mendearen lehen erdialdeko uneren batean, eraikin honek eta iparralderago dokumentatutako beste batek sute bat jasan zuten, bere egiturak erabat hondatu zituena.
Iturri idatziek, garai honetan, hiru sute handi erakusten dituzte (1423, 1436 eta 1443), eta, beraz, hauetako bat izan daiteke. Suteak, eraikin osoa suntsitu zuen, orube honen gainean Maturana-Verástegui jauregia eraiki zelarik.
🛠️Hemen sutegi honetan ekoizten ziren material batzuk ikus ditzakezue.Hauek, suteari esker, hau gertatu aurretik zeuden bezala lurperatuak geratu baitira (horietako batzuk erdi forjatuta).
Share this Scrolly Tale with your friends.
A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.