IAA-AAI Profile picture
May 13, 2021 23 tweets 7 min read Read on X
🏛️Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean Maturana-Verástegui jauregiaz hitz egingo dizuegu, azkenaldian, zoritxarrez, prentsan hainbatetan agertu den jauregia.
🏚️Duela gutxi teilatua erori zen eraikinaren kontserbazio txarra dela eta. Hemen duzue informazio gehiago: gasteizhoy.com/palacio-matura…
XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako jauregi bat da. Antonio Sáez de Maturanak, garai hartako Gasteizko oligarkiaren kideak, eraikiarazi zuen.
🔎Hedegile kaleko 141. zenbakian dago. Arkitekturaren Arkeologiako Ikerketa Taldeak tokia aztertzeko eta ikertzeko proiektu bat egin zuen 2009an, altxaeren irakurketa eta indusketa bat eginez.
⛏️Guk indusketa arkeologikoaren emaitzetaz hitz egingo dugu, baina arkitekturaren arkeologiaren zatia esteka hauetan ikus dezakezue:
researchgate.net/publication/26…
researchgate.net/publication/26…
🏺Indusketari esker, badakigu jauregia eraiki aurretik beste eraikin batzuk zeudela orube horretan. Zeramikazko materialek, han zeuden eraikinak, XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki zirela adierazten digute.
🏗️Dokumentatutako eraikina E-M orientatua zegoen eta 8m-ko zabalera eta 12m-ko luzera zuen. Kanpoko hormak kalkarenitazko harlangaitz irregularrez egindako zokalo batez osatuta zeuden, karezko mortero batekin lotuta.
Seguraski bi solairu izango zituen, eta bi isurkiko teilazko sabai batez estalita egongo zen.
Eraikina, une honetan, 4m-ko zabalerako bi gelatan banatuta zegoen (ekialdetik mendebaldera), egurrezko oin zuzenen artean jarritako adobezko horma mehelin batez bananduak. Goiko solairura eramango zuen eskaileraren negatiboa izan zitekeena ere dokumentatu zen.
⚒️Ezin izan da hegoaldeko gelaren funtzioa interpretatu, baina iparraldeko gelan sutegi bat egon zen.
🔥Indusketa honetan sutegi baten erregistro materiala osoa aurkitu zen: ingude baten negatiboa, su baten hondarrak, erremintak uzteko balioko lukeen zulo bat
eta arrokan egindako putzu borobil bat, non metala hozteko edo tenplatzeko urez betetako egurrezko kubeta bat instalatuko litzatekeen.
Errementaria, beraz, aulki txiki batean edo lurrean eseriko litzateke, tresna guztiak (ingudea, sua, ura, erremintak) eskura izanik.
Egurrezko mahai bat finkatzeko balioko luketen harrian egindako ebakidura batzuk dokumentatu dira, bertan, hotzean egindako jarduerak gauzatuko zirelarkik. H-ko gelaren erdialdean zutoin-arrasto bat dokumentatu da, egitura hori, ziurrenik, gelaren sabaiari lotuta egongo zelarik.
XIII. eta XIV. mendeen arteko une zehaztugabe batean, hainbat lan ezberdin egin ziren: batzuk egituraren aldaketekin lotutakoak eta beste batzuk erabileren aldaketekin lotutakoak.
🧼Iparraldeko espazioan, erdiko zutabeak eusten zituzten harrizko oinarrietako baten erreforma baino ez da identifikatu. Hegoaldekoak, ordea, aldaketa handiak jasan zituen. Hego-ekialdeko eremua arropa garbitzeko gune bihurtu zen, garbitzeko harri bat (lixiba) ezarri baitzen.
Harri honek, gutxi gora-behera, metro bateko diametroa zuen, eta barnealderantz irtengune txiki bat. Gainean egurrezko kubo bat jarriko litzateke eta bertan arropa sartuko litzateke.
Orubea E-M zeharkatzen zuen zanga bat eraiki zen, jarduera honetatik sobratzen zen ura kanporatzeko, harkaitzean zulatutako putzu txiki batean amaitzen zena.
🚮Zenbait lurzoru eraiki ziren, jarduera honek hondakin asko sortzen zituelako eta honen kota noizbehinka igo behar zelako.
🔥XV. mendearen lehen erdialdeko uneren batean, eraikin honek eta iparralderago dokumentatutako beste batek sute bat jasan zuten, bere egiturak erabat hondatu zituena.
Iturri idatziek, garai honetan, hiru sute handi erakusten dituzte (1423, 1436 eta 1443), eta, beraz, hauetako bat izan daiteke. Suteak, eraikin osoa suntsitu zuen, orube honen gainean Maturana-Verástegui jauregia eraiki zelarik.
🛠️Hemen sutegi honetan ekoizten ziren material batzuk ikus ditzakezue.Hauek, suteari esker, hau gertatu aurretik zeuden bezala lurperatuak geratu baitira (horietako batzuk erdi forjatuta).
@threadreaderapp unroll please

• • •

Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh
 

Keep Current with IAA-AAI

IAA-AAI Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

PDF

Twitter may remove this content at anytime! Save it as PDF for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video
  1. Follow @ThreadReaderApp to mention us!

  2. From a Twitter thread mention us with a keyword "unroll"
@threadreaderapp unroll

Practice here first or read more on our help page!

More from @iaarqueologia

Jun 28
#Lecturasparaelfinde El otro día pudimos admirar a nuestra querida Dama de Iruña en el Museo de Arqueología de Álava #Bibat (@arkeoaraba) 🤍

📚 Fue entonces cuando nos acordamos del artículo que le dedicó José Ignacio San Vicente en "Estudios de Arqueología Alavesa". Imagen de la escultura de mármol de la Dama de Iruña sobre fondo negro. Fuente: Museo de Arqueología de Álava Bibat.
@arkeoaraba @PatrimonioAlava @OndareLagunak @Araba @OndareIrekia @TurismoVitoria @Bekerreke @OndareBabesa @ArkeoClio @TurismoAlava 🤔 A lo largo de este artículo, el profesor José Ignacio San Vicente de @uniovi indaga sobre qué representa la emblemática Dama de Iruña. Muchas han sido las propuestas desde que se encontró la escultura en Iruña-Veleia allá por 1845, pero siempre había algo que fallaba.
@arkeoaraba @PatrimonioAlava @OndareLagunak @Araba @OndareIrekia @TurismoVitoria @Bekerreke @OndareBabesa @ArkeoClio @TurismoAlava @uniovi ✋ La clave estaba en una mano. Sí, sí, ¡como estáis leyendo!
Read 8 tweets
Oct 6, 2022
🏆 En el año 2014 el Instituto Alavés de Arqueología-Arkeologiarako Arabar Institutua creó la Distinción “Enrique Eguren” para premiar las investigaciones arqueológicas que se vienen realizando en el Territorio Histórico de #Álava desde la segunda mitad del siglo XX. Enrique Eguren
🤔 Se trata de un premio de carácter honorífico otorgado de forma bienal y que conmemora la figura del arqueólogo alavés Enrique Eguren (1888-1944).

🔍 Aquí podéis ver los galardones entregados hasta ahora: iaa-aai.org/antcatalogo.as… Javier Fernández de ErasoAndoni Sáenz de BuruagaArmando LlanosPaquita Sáenz de Urturi
En esta quinta edición del premio, el jurado de 12 personas ha decidido distinguir, por unanimidad, a la arqueóloga

Dña. MARÍA NIEVES URRUTIA AGORRETA,

quien ha aceptado la distinción expresando su alegría y agradecimiento a las personas que han propuesto su candidatura. Maria Nieves Urrutia
Read 9 tweets
Feb 28, 2022
Iaz bezala, #Orreaga-ko Karlomagnoren Siloan egingo den "Aditu Field School"-ean parte hartzeko beka aurkeztu nahi dizuegu! Image
📍 Indusketa arkeologikoa Karlomagnoren Siloan izango da, #Orreaga-ko udalerrian, #Roldan-en Kantak aipatzen dituen ustezko gertakariak gauzatu ziren lekua. Image
ℹ️ Beka #Nafarroa-ko Foru Erkidegokoa edo Euskal Autonomia Erkidegokoak (#EAE) diren pertsonei zuzenduta dago, Arkeologian trebatzen ari direnei zein #osteoarkeologia-ren sailean hobetu nahi duten profesionalei zuzendua. Image
Read 7 tweets
Feb 28, 2022
#AdituArkeologia os brinda la oportunidad de recibir una beca para participar en la "Aditu Field School 2022" en el Silo de Carlomagno (#Roncesvalles, #Navarra) Image
📍 El yacimiento en el que se trabajará será el Silo de Carlomagno, ubicado en la localidad de #Orreaga-#Roncesvalles, lugar en el que se suceden los legendarios hechos que narra la Canción de #Roldán. Image
ℹ️ La beca está dirigida a personas de la Comunidad Foral de #Navarra o de la Comunidad Autónoma Vasca (#CAV) que se esté formando en Arqueología, o para un/a profesional que quiera mejorar sus habilidades en el campo de la #osteoarqueología. Image
Read 7 tweets
Feb 15, 2022
Qué ilusión encontrarnos a nuestra querida Nieves Urrutia en una iniciativa como @PArqueologas.
Eskerrik asko compañerxs! ub.edu/arqueologas/ma…
Y eso no es todo... otras grandes arqueólogas alavesas también tienen su hueco en el proyecto, como la gran Paquita Sáenz de Urturi, ganadora de la Distinción Enrique Eguren 2020: ub.edu/arqueologas/pi…
O Amelia Baldeón, antigua directora del Museo de Arqueología de Álava y del Museo de Armería de Vitoria-Gasteiz:
ub.edu/arqueologas/am…
Read 4 tweets
Feb 2, 2022
Gustatuko litzaiguke @vitoriagasteiz eta @Araba -ri galdetzea ea zein izango den obra hauek ez modifikatzeko eta aurkitutako aztarna arkeologikoak balorean ez jartzeko irizpide teknikoak.
Hauek dira aurkitutako aztarnak:
1.Nuestra Señora del Cabello-ko Ospitalearen aztarnak. Juana erreginak 1509an ospitale hau “la mayor casa de hospital que havia en este reino” zela zioen.
2.XVI. mendeko Donejakue bidea (Gizateriaren Ondarea izendatua 1993, 1998 eta 2015ean @UNESCO_es-rengatik).

3.Behe Erdi Aroko Gasteizko harresi baten zatia (babestu beharko litzatekeena, 1949ko dekretuak dioen bezala).
Read 4 tweets

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3/month or $30/year) and get exclusive features!

Become Premium

Don't want to be a Premium member but still want to support us?

Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal

Or Donate anonymously using crypto!

Ethereum

0xfe58350B80634f60Fa6Dc149a72b4DFbc17D341E copy

Bitcoin

3ATGMxNzCUFzxpMCHL5sWSt4DVtS8UqXpi copy

Thank you for your support!

Follow Us!

:(