Ekaitz Santazilia Profile picture
Si canto me dicen loco, y si no canto, cobarde. Si bebo vino, borracho; si no bebo, miserable 🎓@UNavarra 📜🔍@AzitiBihia 📖Fontes Linguae Vasconum @cultura_na

Apr 24, 2023, 8 tweets

#Euskara Filipinetan XVII. mendean?

1611n, Inazio Loiolakoa beatifikatzean, jesulagunek ospakizun handiak egin zituzten metropolian eta kolonietan. #Filipinak ez ziren salbuespen izan.

Euskarak lekurik izan ote zuen horietan? Ikusagun harittoan 🧵👇👇

(1/8)

Aita Lopezek ospakizunen kronika eskuizkribatu zuen latinez, eta Erromara bidali. Retanak, 1910eko liburu honetan, pasarte batzuk itzuli eta jaso zituen.

Liburu osoa hemen: bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0…

(2/8)

Besteak beste, hau dakar Retanak (24. or.): "salieron doce niños (...) a hacer un (...) razonamiento a lo pastoril y vizcaino"

(3/8)

Gainera, hau ere bai (25. or.): "recitaron un coloquio en español-bascongado"

(4/8)

Azkenik, #poesia txapelketa (26. or.): "entraron en competencia (...) composiciones (...) vizcainas"

Baina, HAU DENA EUSKARA DA? Ummm segi leitzen...

(5/8)

Nire ustez, lehen bi kasuetan, ez. Orduan ohikoa zen antzezlanetan bizkaitarraren pertsonaia: aitoren seme arlote irrigarria, gaztelania txarra egiten zuena, baina, azken finean, #gaztelania (agian euskarazko hitz batzuk txertatuta). Ikusi hau: cuadernoscervantes.com/art_43_vizcain…

(6/8)

Poesia lehiaketarena, ordea, #euskara delakoan nago. Badugu gorazarre egiteko poesia euskaraz garai hartan: Cf. Sevillakoa, Iruñeko Corpusekoa, Felipe Handiari egina...
klasikoak.armiarma.eus/baladak.htm

Testuan, beste hizkuntzen pare dago euskara eta hor arlotekeriek lekurik ez.

(7/8)

Beraz, goazen Filipinetako artxiboetara YA!

(8/8) Fini.

Share this Scrolly Tale with your friends.

A Scrolly Tale is a new way to read Twitter threads with a more visually immersive experience.
Discover more beautiful Scrolly Tales like this.

Keep scrolling