My Authors
Read all threads
Artikulo honen inguruan, galdera eta erantzun batzuk: (haria) 🔽🔽🔽🔽

ataria.eus/tolosa/1588079…

1/n
1) "Lehen fase horretan Airean-eko Asier Garaialde proiektuaren parte zela esan du, baina gerora proiektua utzi zuela, proiektuko beste kideak bakarrik utziz"

Airean-eko Asier Garaialde ez zen proiektuaren parte. Airean Telekomunikazioak enpresa zen proiektuaren parte.
2/n
eta ez proiektuaren parte soilik, proiektuaren sortzaile, garatzaile eta sustatzaile nagusia zen.

Aireanek @tolosaudal-ak egindako baieztapen hori gezurtatzen duen eta proiektuarekin jarraitzen zuenaren hainbat idatzizko froga dauzka. Beraz, zergatik dabil gezurretan udala?
3/n
2) "Hasierako proiektuak aldaketak izan baditu ere, udalak konexioa egitea lehenetsi du eta diru laguntza mantendu du"

10.000€-ko proiektu bat aurkeztu zen nahiz eta jakin gehienez 3000€-ko laguntza lortuko zela, gainontzekoa bere gain hartuz.
4/n
Arazoa, proiektua oraindik egin gabe egonik, inolako justifikaziorik eskatu edo proiektuaren gauzatzea nola zegoen inolako kontrolik egin gabe, @tolosaudala-k proiektua aurkeztu zuen Tolosako enpresari zuzenean dirulaguntza osoa ordaindu zionean azaldu zen,
5/n
dirua poltsikoan goxo-goxo eta @tolosaudala-k ezer kontrolatzeko asmorik ez zuela ikusita, Airean proiektutik kanporatu eta dirulaguntza nolabait justifikatzeko instalazio minimo bat eginda, dirulaguntzaren zati handi batekin geratzea erabaki zuenean.
6/n
Hasierako proiektuan, #Bedaio-ko Itelazpiren torrean errepikagailu bat jartzea eta Bedaioko elkartean beste bat jartzea aurreikusten zen Bediakoko 100%ean estaldura izateko, baita elkarte aurreko plazan WiFi ireki bat jartzea eta elkarterako internet konexioa jartzea ere.
7/n
Guztia, udalak 3000€ jarri eta gainontzekoa Aireanek jarrita.

Airean kanporatu eta beste enpresak gauzatzen hasitako proiektuan aldiz, Itelazpiko dorrea erabili beharrean baserri pribatuak eta Bedaioko eliza erabiltzea pentsatu zuen,
8/n
hauek doan izanda, dorrearen erabilpenaren kostua aurrezten bait zuen, beretzat diru gehiago geratuaz.

Bere asmo hori, Bedaioko elkartean auzokideekin egindako batzarrean esan zuen, han geunden guztion aurrean; auzokideak testigu.
9/n
Hortaz gain, Bedaioko elkarteko errepetidorearen kostea elkarteari ordaintzeko eskatu zion, nahiz eta errepetidore hori hasierako proiektuaren aurrekontuan sartuta egon. Horrela, diru hori ere aurrezten zuen, bere poltsikoan gehiago geratuz.
10/n
Pastela azaleratzen hasi zenean, 'soberan' zegoen dirua Bedaiorako erabiltzeko asmoa zuela adierazi zuen baina Aireanek hori gezurtatzen duen idatzizko frogak dauzka.
11/n
Dirua 'soberan' bazegoen, zergatik eskatu zion elkarteari errepetidorea ordaindu zezan eta zergatik erabili zituen baserri pribatuak, auzoan 100%-eko estaldura eskainiko lukeen Itelazpiren dorrea erabili beharrean?
12/n
@tolosaudala-ren ardura konexioa lehenestea bada, zergatik ez dio enpresa honi aurkeztutako proiektua zehatz-mehatz burutu dezan eskatzen?
Ez al da udalaren ardura ere berak bideratutako diru publikoaren erabilera zuzena bermatzea?
Hori ez al da PREBARIKAZIOA?
13/n
Sortutako kalapitarengatik eta gauzatutako instalakuntzaren akats+gabeziak ikusita, @tolosaudala-k Itelazpiren dorrean errepikagailua jartzea erabaki du duela astebete.
Zergatik ordaintzen du udalak dirulaguntza eman zion proiektuan sartuta zegoen errepetidorearen kostea?
14/n
.@tolosaudala-k egin beharreko gauza bakarra, aurkeztu zen eta dirulaguntza eman zitzaion proiektua zehatz-mehatz bete araztea izango litzateke. Beste guztia, txapuza batekin beste txapuza bat tapatzeko ahalegin soila besterik ez bait da.
15/n
3) 'Airean-eko arduradunaren jokamoldea salatu du udalak eta esan du irrati uhinez konexioa garatu dutenek bizilagunei deitu aurretik, aipatutako konexioak egiteko, bizilagunei deika aritu dela,
16/n
«banda zabala etxeetara eramateko eskaintza bat egiteko ezin duenean horrelakorik egin, azpiegitura ez delako berea»

a) Aireanek ez du inolako eskaintzarik egin.
b) Airean, esan bezala, hasieratik pentsatutako proiektua ari da gauzatzen beste eragile batzuren laguntzarekin.
17/n
beraz, Aireanek, nahi duen eskaintza egiteko aukera edukiko luke hori egin nahi izango balu.
d) Beste enpresak egindako proiektua #guifinet eredu askean dago garatuta (webgunean ikus daiteke), Airean garatzen ari den proiektua bezala.
18/n
Hortaz, Aireanek, nahi izango balu, beste enpresak egindako sarea edozein momentutan erabiltzeko eskubide osoa dauka, beste enpresak Aireanena erabiltzeko eskubidea duen bezala. Hori da sare partekatu eta neutralen funtsa.
19/n
e) Erabateko gezurra da Aireanek konexioak eskaintzeko inorri deitu dionik, ez bestearen aurretik, ez ondoren.
Are gehiago, lehen aipatutako Bedaioko auzokideekin elkartean egindako batzarrean HIRU operatzailek egin zieten auzokideei konexio eskaintza. #Bedaio-arrak testigu!
20/n
Hortaz, inork ez zuen inoren aurretik egin eskaintzarik, hiru operatzaile desberdinek batzar berdinean egin bait zuten eskaintza.
21/n
.@tolosaudala-rentzat garrantzitsuena #Bedaio-ko auzokideek lehen bait lehen konexio izan dezaten bada, zer axola zaio nork eskaintzen duen lehendabizi konexioa, horrek #Bedaio-arrek internet konexioa eduki dezaten bizkortzen badu?
22/n
4) @tolosaudala-k "laguntza mantendu du, herritarrei wifi librea eta doakoa eskaintzeko helburuz»"

Beste gezurra!!... Zein operatzailek eskaini die #Bedaio-arrei 'doako' interneta? Hori ez da da beste behin, udalak bere burua zuritu eta operatzaile zehatz bat bultzateko
23/n
asmoz @tolosaudal-ak bota duen beste gezur bat?

5) @tolosaudal-ak "azpiegituraren jabe direnei eskatu die etxebizitzetarako konexioak egiteko; baserri bakoitzean jarri behar den gailuaren instalazioa diruz laguntzen du udalak"
24/n
Gainontzeko operatzaileek egindako instalazioak ere diruz lagunduko al ditu udalak edo beste behin operatzaile zehatz eta horrek eginikoak lagunduko ditu soilik?

Ba al daki @tolosaudala-k egiten ari den jarduna legez kanpokoa dela 9/2014 telekomunikazio legeak dioenez?
25/n
Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh.

Keep Current with Asier Garaialde #NiEreJaizkibelekin

Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

Twitter may remove this content at anytime, convert it as a PDF, save and print for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video

1) Follow Thread Reader App on Twitter so you can easily mention us!

2) Go to a Twitter thread (series of Tweets by the same owner) and mention us with a keyword "unroll" @threadreaderapp unroll

You can practice here first or read more on our help page!

Follow Us on Twitter!

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3.00/month or $30.00/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!