🧵 Euskaraldiaren hasiera aprobetxatuz, euskal terminologia meteorologikoaren inguruko hari bat sortu dut. Euskal Herriko zonalde ezberdinetan erabiltzen diren sinonimoak emateaz gain, azalpentxo txiki bat izanen duzue, erdarazko esanahiarekin batera. @euskaraldia 👇
🌦️EGURALDIA | Atmosferako geruza baxuenaren (troposferaren) egoera deskribatzen du, hainbat aldagaien bitartez: Tª, hezetasuna, haizea, zeruaren egoera...

Egualdia, dembora edo egualdi bezala ere ezagutzen da.

Castellano: Tiempo meteorológico.
🌫️ LAINOA | Lurrazaletik gertu, hezetasun erlatiboak %100era iristean (saturazioa), ur-lurruna kondentsatu eta "stratus" hodeiak sortzen direnean.

Errekalaño, lambro, belañu, lañabera edo zokolaño dira sinonimo batzuk.

Castellano: niebla/neblina.
💧 XIRIMIRIA | Ur tanta txikiez osatutako prezipitazio jarraitu eta leuna. Behe-mailako hodeiek eratzen dute batez ere.

Eurizirin edo lanbro bezala ere ezagutzen da.

Castellano: calabobos.
🤦‍♀️ TXIMU-TXIMU | Bai xirimiripean edo eurijasa baten ondoren, bustita geratzerakoan "tximu-tximu eginda" zatozela esan dezakezu.

Castellano: empapado, calado.
☔️ EURITAKOA | Tximu-tximu ez geratzeko tramankulua.

Aterki edo guardasola hitzak erabili ditzakegu ere bai.

Castellano: paraguas.
🌧️ EURIJASA | Euria indarrarekin erortzen denean, denbora gutxitan litro asko pilatuz.

Zaparrada, txaparrada, indriska, eauntsi, afrontu, ekaitzaldi edo trumonada har ditzakegu sinonimotzat.

Castellano: chaparrón, diluvio.
⛺️ ATERPEA | Euritakoa ez izatekotan, estalki natural edo artifiziala, euriaz babesteko.

Aterbe, estalpe edo kerexea ere erabiltzen dira.

Castellano: refugio, porche.
☁️ HODEITU | Zerua hodeiez estaltzen denean, hodeitu egiten dela esaten dugu.

Lainotu, goibeldu, ilundu eta lausotu ere oso ohikoak dira.

Castellano: nublarse.
⛈️ EKAITZA | Hodei konbektiboek (kumulonimboek) sortutako fenomenoa, deskarga elektriko (tximista) eta, askotan, kazkabarrarekin batera.

Denborale, ekarraldi, enbata eta soberna sinonimoak dira ere.

Castellano: tormenta.
⚡️ TXIMISTA | Hodei eta lurrazalaren artean sortzen den eremu elektrikoaren ondorioz ematen den deskarga elektrikoa. Hodeien artean ere eman daiteke.

Oinaztura, iñiztura, xixtemixte, busturi, xilimista, tximilista bezala ezagutzen da ere.

Castellano: rayo.
🔊 TRUMOIA | Tximistak inguruko airea berotzean sortzen duen presio-uhina dela eta sortutako soinua.

Ostotsa, ihortzeri, burrunba, justuria edo jostaia bezala ere da ezaguna.

Castellano: trueno.
🪨 KAZKABARRA | Ekaitzetan prezipitatzen duen izotz-bola. Hodei konbektiboen barneko korronte bertikal indartsuei esker sortzen da. Arriskutsua.

Txingorra, harria, babazuza, harriabar, inetasi, txitxer, kaskabiko eta antziarra dira sinonimo batzuk.

Castellano: granizo.
❄️ ELUR-MALUTA | Kazkabarra bezala, prezipitazio solidoa, baina kasu honetan, hodei barnean hezetasun egokia dagoenean, patxadaz sorturikoa.

Luma, malo, mataza, fitse, edurmata eta pimporta ere erabiltzen dira.

Castellano: copo de nieve.
❄️💧 ELURBUSTIA | Prezipitazioan elur malutak eta euri tantak nahasita daudenean.

Euri-elurra edo lanbera hitzek ere esanahi bera dute.

Castellano: aguanieve.
🗻 ELURLAUSO | Mendi magaletan eman daitekeen elur kantitate handien erorketa edo desplazamendua.

Elurjausi, elurluizi edo elurgerrietu ere baliagarriak dira.

Castellano: alud.
🧊 BURRUNTZIA | Tenperaturak 0pean daudela, ur tantak irristatu eta berehala izoztu egiten direnean sortzen den egitura arriskutsua.

Kandela, kandelero, garranga, ziztor edo kristel hitzak ere balio dute.

Castellano: carámbano.
🌈 ORTZADARRA | Eguzkia bizkarraldean eta gure aurrekaldean euri gortina bat edukita sor daitekeen fenomeno optiko koloretsua.

Ostadarra, Erromako Zubia, Jainkoampaxa, ostrukua, uztargia edo altzandarra erabiliak dira ere bai.

Castellano: arcoiris.
🌬️ HAIZEALDI | Haizeak bolada handiekin agertzen denean, haizealdian gaudela esaten dugu.

Zirimola, urakan edo haizerauntsi erabili ditzakegu.

Castellano: vendaval.
🌪️ ZURRUMBILOA | Superzelula motako ekaitzetan sor daitekeen haize indartsuko bortizea.

Akelarre, sorginaize, axebior, zirimol edo tirurite, sinonimo kuriosoak dira.

Castellano: tornado.
🌅 EGUNSENTIA | Eguzkia horizontean agertzen den unea, eguneko lehen argi-izpiekin.

Egunabarra, goiztiria, ortzondoa, zirrinta, alba eta arginabarra erabili daitezke.

Castellano: amanecer.
🌱 IHINTZA | Gau hotz eta heze batean, landare eta hainbat geruza gainean sortzen diren ur tanta txikiak.

Sereno, iñontz edo gangara ere sinonimoak dira, ez hainbestetan erabiliak.

Castellano: rocío.
🌱❄️ LANTZURDA | Ihintzaren kasu berdina, baina tenperaturak 0ºC-tik jaisterakoan izoztu egiten dira eta lantzurda geruza bat eratzen dute.

Castellano: escarcha.
🔁 Haizearen norabidearen arabera, hainbat izen erabiltzen dira:

⬇️ Ipar haizea, itxasaize, aidegorri, haizebeltz.
➡️ Mendebaleko haizea, gaztelaize, zearraize, galleguaixe.
⬅️ Ekialdeko haizea, iruzkiaize, naparraize, frantziparra (↙️).
⬆️ Hegoaldeko haizea, eroaizea.
⛅️ ATERUNEA | Zaparrada eta zaparrada artean, hodeien artean zeru urdina ikusten den momentua, euririk gabekoa.

Zeruzaharra, zohardia edo kalmadia ere esaten zaio.

Castellano: claro, calma.
🌵 LEHORTEA | Denbora luzean zehar euririk ez dagoenean.

Sikute, sekura edo agorte erabili daitezke ere bai.

Castellano: sequía.
⚠️ IZOTZ BELTZA | Errepidean sor daitekeen izotz geruza fin eta ikustezina. Oso arriskutsua.

Horma edo hormabeltza ere esaten zaio fenomeno honi.

Castellano: hielo negro.
🥶 HOTZAMARRA | Hotz handia sentitzen dugunean.

Freskoa (subjetiboa da), hozkara, hozgiro edo hozkirria erabiltzen dira ere bai.

Castellano: frío intenso.
Tenperatura baxuekin oso sentsibleak direnei hozpera, otzakil, sugibeleko edo oskirriak direla esaten zaie.

• • •

Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh
 

Keep Current with Arnaitz Fernández

Arnaitz Fernández Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

PDF

Twitter may remove this content at anytime! Save it as PDF for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video
  1. Follow @ThreadReaderApp to mention us!

  2. From a Twitter thread mention us with a keyword "unroll"
@threadreaderapp unroll

Practice here first or read more on our help page!

More from @Armeteo

12 Apr
🌩 LA NUBEPEDIA | A todos se nos hace difícil detectar y clasificar la gran cantidad de nubes que aparecen en nuestros cielos. Más aún con los extraños nombres que tienen. He creado una especie de juego/guía, inspirado en las cartas Magic. En este hilo lo explico. ¡Disfruten!
📋 CLASIFICACIÓN | El orden viene dado por la altura a la que aparecen (bajas en azul, medias en verde y altas en amarillo). Los nombres de las nubes son un conjunto de palabras que hacen referencia a su:

1) Género
2) Especie
3) Variedad
4) Rasgo accesorio

en ese orden.
Una nube siempre tendrá un género y una especie (nombre y apellido). Puede tener más de una variedad, y algún o ningún rasgo accesorio. Para facilitar la distinción he creado cartas de diferentes colores. Los géneros vendrán en azul (bajas), verde (medias), amarillo (altas).
Read 22 tweets
27 Aug 18
[EL ANÁLISIS] Mañana, volverán las #tormentas al cantábrico oriental. Si bien se han reducido las expectativas respecto a lo q veíamos días atrás, no es descartable la formación de alguna tormenta intensa. Creo interesante analizar algunos de los ingredientes para mañana. Hilo👇
Comencemos con la situación sinóptica, protagonizada con la llegada de una onda en altura. Zonas de gran aceleración del aire (#divergencia) que coincidan con zonas de #difluencia serán las que más forzamiento dinámico tendrán a disposición.
No debemos olvidar el choque de masas de aire de gran diferencia térmica al NW peninsular. El #GradienteTérmico no sólo será horizontal, también vertical. Gran inestabilidad además de los valores altos de Tª en superficie que favorecerán el ascenso de aire.
Read 9 tweets

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3/month or $30/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!

Follow Us on Twitter!