#TransLegea delakoaren lege-proiektuaren zirriborroa Espainiako Parlamentuan laster aurkeztuko da. Hori dela eta, Hego Euskal Herriko hainbat feministak bat egin dugu eta aliantzak ehundu ditugu, gure kaleetan gai honekiko dagoen kezka eta alarma soziala ikusarazteko. HARIA 👇
Izan ere, alderdi politiko batek ere ez du kezka hori ez jasotzen, ezta bideratzen ere, ezinbestekoa den eztabaidari ahotsa emateko. Elkarrizketa ukatzea ez da inoiz bidea izan, eta oraingo honetan ere ez da izango. #ZabalduEztabaida
Antzeko legeak abian jarri diren lekuetatik datozen albisteek eta duela gutxi zabaldutako legearen zirriborroan irakurri ahal izan denak mendeetan zehar borrokatutako emakumeen eskubideak urratzen dituen proposamena dela argi eta garbi salatzera garamatzate. #QUERF#MERF
Tran Legea delakoak sistema juridikoan sexu biologikoaren arabera definitutako "gizon" eta "emakume" subjektu juridikoak "BARNE-BIZIPEN" bihurtzen ditu, hau da, norberaren autopertzepzioaren araberakoak. Honela: #TransLegea
“generoaren barne-bizipena eta bizipen indibiduala, pertsona bakoitzak sentitzen eta definitzen duen bezala”. Hortaz, subjektu zehaztugabe bat proposatzen du, edozein pertsonak autodeterminazio hutsaren bidez har dezakeena, nahieran. Hortaz, segurtasun juridiko eza bistakoa da.
Errealitate materialean (sexuan) oinarritutako "emakume" subjektu juridikoa ezabatzen du. Aurrez aurre talka egiten du emakumeok, soilik emakume jaiotzeagatik, jasaten ditugun egiturazko desberdintasunengatik eta indarkeria espezifikoengatik babes berezirako sortutako legeekin.
Emakumeen segurtasunaren aurka egiten du legeak, zeren eta gune seguruak ezabatzen ditu, denda-probatzaileak edo igerileku eta gimnasioetako dutxak eta ospitaleetako logelak mistoak izango dira, praktikan. #SexIsNotGender#SexuaEzDaGeneroa
Emakumeen kirola desorekatu egiten du, emakumeen lehiaketetan anatomia maskulinoa duten pertsonak sartuz, eta ez du onartutako testosterona mailari dagokioez ere gutxieneko betekizunik ezartzen. #FairPlay
Indarkeria matxistaren aurkako legea kolokan jartzen du, iruzurra ahalbideratuz, sentimendua irizpide nahikoa bada norbanakoa gizon edo emakume gisa aitortzeko. Sexu biologikoaren araberako botere-harremanetan datza indarkeroa matxista. Legeak haren kausa desitxuratu egiten du.
Norberak erabakitako identitate indibidualarekiko errespetua emakume presoen osotasun fisikorako eskubidearen aurretik jartzen du legeak, sexu-delituengatik edo indarkeria matxistagatik kondenatutako pertsonak emakumeen espetxeetara eta moduluetara sartzea ahabidetzen baitu.
Datuak desitxuratzea ahalbidetzen du eta sexuaren arabera bereizitako estatistikak ezartzea baliogabetzen du. Horrek indarkeria matxistarekin edo ikerketekin lotutako gaietan ondorio nabarmenak izango ditu. #ZabalduEztabaida
Genero-rolekin deseroso dauden haurrak medikalizatzearen aurka gaude. Umeak arau patriarkalarekin bat ez datozelako, ez zaie terapia eta tratamendu mediko eta kirurgikorik egin behar, ziurrenik itzulezinak diren ondorioak dituztenak eta bizitza osorako medikalizatzea dakartenak.
Estatuko Berdintasun Ministerioaren zirriborro honen aurrean, Euskal Herriko Feminista Erradikalok gogora ekarri nahi dugu sexu biologikoa dela emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzaren oinarria, eta generoaren inposizioaren bidez gauzatzen eta betikotzen dela sexu-hierarkia hori.
GENEROAREN ABOLIZIOA aldarrikatzen dugu, inola ere ez lege-kategoria aitortzea. Emakume izatea ez da sentimendu bat, patriarkatuaren zapalkuntza ez da sentimendu bat. Generoa ez da identitatea, zapalkuntza tresna baizik. #ZabalduEztabaida
Sistema Protistuzionalaren Lege Organiko Abolizionista (LOASP) onartzea eskatzen dugu.
Ugalketa-esplotazioa legeztatzearen aurka gaude erabat. Emakumeak ez dira alokatzen, emakumeak ez dira erosten!! #FeminismoErradikala
• • •
Missing some Tweet in this thread? You can try to
force a refresh
Ante la inminente presentación del borrador proyecto de ley de la llamada #LeyTrans en el Parlamento español para su aprobación por las Cortes Generales, un nutrido grupo de feministas de Hego Euskal Herria nos hemos unido y hemos tejido alianzas con el ánimo de visibilizar 👇
la inquietud y la alarma social que existe en nuestras calles y que ningún partido político recoge ni canaliza para darle voz.
Negar el diálogo nunca ha sido el camino, y no puede serlo tampoco ahora.
Se trata de una ley de carácter estatal y de un debate que se está dando
a nivel internacional, y que seguimos con especial interés en los países anglosajones y los países latinoamericanos.
Las noticias que llegan de aquellos lugares donde ya se han puesto en marcha leyes similares, junto a lo que se ha podido leer en el borrador de la ley #QUERF