1611n, Inazio Loiolakoa beatifikatzean, jesulagunek ospakizun handiak egin zituzten metropolian eta kolonietan. #Filipinak ez ziren salbuespen izan.
Euskarak lekurik izan ote zuen horietan? Ikusagun harittoan 🧵👇👇
(1/8)
Aita Lopezek ospakizunen kronika eskuizkribatu zuen latinez, eta Erromara bidali. Retanak, 1910eko liburu honetan, pasarte batzuk itzuli eta jaso zituen.
Besteak beste, hau dakar Retanak (24. or.): "salieron doce niños (...) a hacer un (...) razonamiento a lo pastoril y vizcaino"
(3/8)
Gainera, hau ere bai (25. or.): "recitaron un coloquio en español-bascongado"
(4/8)
Azkenik, #poesia txapelketa (26. or.): "entraron en competencia (...) composiciones (...) vizcainas"
Baina, HAU DENA EUSKARA DA? Ummm segi leitzen...
(5/8)
Nire ustez, lehen bi kasuetan, ez. Orduan ohikoa zen antzezlanetan bizkaitarraren pertsonaia: aitoren seme arlote irrigarria, gaztelania txarra egiten zuena, baina, azken finean, #gaztelania (agian euskarazko hitz batzuk txertatuta). Ikusi hau: cuadernoscervantes.com/art_43_vizcain…
(6/8)
Poesia lehiaketarena, ordea, #euskara delakoan nago. Badugu gorazarre egiteko poesia euskaraz garai hartan: Cf. Sevillakoa, Iruñeko Corpusekoa, Felipe Handiari egina... klasikoak.armiarma.eus/baladak.htm
Testuan, beste hizkuntzen pare dago euskara eta hor arlotekeriek lekurik ez.
(7/8)
Beraz, goazen Filipinetako artxiboetara YA!
(8/8) Fini.
• • •
Missing some Tweet in this thread? You can try to
force a refresh