Ane Irazabal Profile picture
International reporter. From Rome to the world. Mainly working from Mediterranean countries for Spanish-Basque language media.
Mar 12, 2020 14 tweets 2 min read
2020-03-12. #ITALIA zeharo itxita. Erroma mamu hiria.
3 astetan, 0tik 827ra igo da hildakoen kopurua. Eta dena birus ezezagun batek eragin duen krisiaren ondorioz.
Zergatik iritsi gara egoera honetara?
(Haria jarraian) 2020-02-23 Italiak lurralde barruan kutsatu den lehen gaixoa identifikatzen du. 38 urteko gizon bat da. Gaixoak hainbat mediku eta erizain kutsatu ditu Lombardia eskualdeko Codognoko ospitalean.