IAA-AAI Profile picture
4 Feb, 23 tweets, 11 min read
🧵 Seguraski, pasa den astean irakurri zenuten nonbait #Mantible-ko zubiaren erorketa. AAI-tik, #ArkeologiaOstegun hau erabil nahiko genuke Mantibleko zubia gehiago ezagutzeko. Bazatozte?
💭 Gogoratzen bazarete, iaz zubia ezagutzeko aukera izan genuen Ramon Loza-ren eskutik (@VitalFundazioa):
🌉 #Mantible-ko zubia eraikuntza bitxia dugu, arrazoi askorengatik, eta azken asteotan hainbat eleberrietan eta komunibideetan potagonista izan da. Arrazoia zubiaren arku baten erortzea izan da, #Ebro ibaiaren ur-goraldiak direla-eta.
🔹 #Mantible-ko zubiaren lehen bitxikeria bere kokapena da. Izan ere, zubia #Araba eta #Errioxa-ko mugan kokatuta dago. Hortaz, arku bakoitza autonomia-erkidego batekoa da. Oraindik kontserbatzen dena #Assa-koa (#Lantziego) da, eta galdu berria #Cortijo herrikoa (#Errioxa) zen.
🕰 Bestalde, #Mantible-ko zubia berezia da bere kronologia eztabaidan dagoelako. Aditu batzuentzat, erromatarra da eta, beste ikerlarientzat, ordea, Erdi Arokoa.
🅰️ Adibidez, Manuel Martin Bueno eta Jose Gabriel Moya-rentzat, zubia erromatarra da. K.o. II. mendekoa, hain zuzen ere. Horrela argudiatu zuten 1972. urtean, “Estudios de Arqueología Alavesa”-ko artikulu honetan: academia.edu/45035132/El_pu…
🅱️ Beste alde batetik, Manuel Duran ikerlariak dioenez, Mantibleko zubiak ez ditu zubi erromatar baten ezaugarri teknikoak eta materialak biltzen. Horrela adierazi zuen 2002. urtean “Identificación de puentes romanos” artikuluan: traianvs.net/pdfs/2002_puen…
🧱 Dakigunez, zubia harri harlanduarekin eraiki egin zen. Jatorrian, 6 erdi-puntuko arkuek osatzen zuten zubia, eta guztira 164 metroko luzeera eta 30 metroko altuera izatera irits zitekeen.
🪢 Isaac Morenok #Mantible-ko zubiaren berreraiketa bat landu zuen #Gares (#Nafarroa) udalerriko zubi erromanikoarekin antzekotasun asko zituela frogatzeko. Garesko zubia 1030. urtekoa dela pentsatzen da, orduan, nola izan liteke posible Mantibleko zubia hain antzekoa izatea?
👩🏻‍💻 Ikerlariak TRAIANVS aldizkarian argitaratutako artikulua irakurri nahi izatekotan, jo esteka honetara: traianvs.net/pdfs/santiago0…
🤔 Hau guztia irakurri eta gero, zuentzat zer kronologiatan egongo legoke?
🏆 Zubiaren garrantzia 1983. urtean nabarmendu egin zen, Kultura Intereseko Ondasun eta “Monumentu nazional”-en barruan sartu eta gero.
Zoritxarrez, gaur egun bakarrik zubiaren oinarriak kontserbatzen dira, eta pasa den astetik, erdi-puntuko arku bat soilik mantentzen da zutik.
📰 Urte asko egon gara zubiaren zaharberritzea eta sendotzea eskatzen. #Araba-n ez ezik, #Errioxa-n ere asko borrokatu dute zerbitzu horiek lortzeko, hementxe ikus dezakegun bezala: larioja.com/logrono/puente…
👩🏻‍💻 2017. urtean, Alvaro Rodriguez eta Jose Manuel Vallek zubia aztertu zuten bere egoera hobeto ebaluatzeko. Hementxe doakizue haien ikerketa: addi.ehu.es/handle/10810/3…
📸 Hurrengo argazkietan, zubiaren 2020ko uztaileko eta 2021eko urtarrileko egoerak ikus ditzakegu, eta eraikuntzaren okerragoratzea nabarmena da:
Tamalez, denborak eta gizakiaren nagikeriak ondorio latzak izan ditu arkuetan. Pasa den astean, Errioxa-aldeko arkua erori egin zen. Horren ondorioz, Mantibleko zubiak bakarrik erdi-puntuko arku bat mantentzen du: alea.eus/errioxa/161158… (@ArabakoALEA)
📻 Julen Diaz de Argote, AAI-ko kidea, #Mantible-ko zubiaz eta gertatutakoaz hitz egin zuen herenegun Alea FM saioan. Hementxe doakizue elkarrizketaren esteka:
👥 Atzo, @AdelvalDFA-ek @AytoLogrono-ko alkatearekin bilera bat izan zuen zubiaren etorkizunaz hitz egiteko:
Espero dugu horrelakorik berriro ez gertatzea. #Ondarea iraunkorra izateko, gobernuen, instituzioen eta erakunde-publikoen ezinbesteko eginbeharra da horretaz arduratzea. Orain damutzeak ez du ezertarako balio, erabakiak denborarekin eta planifikazio on batekin hartu behar dira.
🗣 Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu gure lagun minari, Juantxu Martinez Uzkianori, #Berberana Aldizkariko idazlea, #Mantible-ko zubiaren argazkiak bidaltzeagatik.
Laster arte!
@threadreaderapp unroll please!

• • •

Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh
 

Keep Current with IAA-AAI

IAA-AAI Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

PDF

Twitter may remove this content at anytime! Save it as PDF for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video
  1. Follow @ThreadReaderApp to mention us!

  2. From a Twitter thread mention us with a keyword "unroll"
@threadreaderapp unroll

Practice here first or read more on our help page!

More from @IAAAAI3

5 Feb
#Lecturasparaelfinde Del número 2 de Estudios de #Arqueología Alavesa (1967) os traemos 'Notas sobre el yacimiento de Salbatierrabide (Vitoria)', escrito por José Miguel Ugartechea, que podéis leer aquí: academia.edu/45057311/Notas… Image
Este desaparecido yacimiento contó, grosso modo, con dos niveles, uno de época prehistórica... ImageImage
Y otro nivel de época romana: ImageImageImage
Read 5 tweets
4 Feb
🧶 La semana pasada tuvo lugar el derrumbe de parte del puente de #Mantible. En esta ocasión, queremos aprovechar este #JuevesArqueológico para conocer mucho más a esta construcción tan peculiar.
💭 El pasado verano tuvimos la oportunidad de conocer el puente de la mano de Ramón Loza (@VitalFundazioa):
🌉 Decimos que el puente de #Mantible es peculiar por numerosos motivos, pero estos últimos días ha sido noticia porque uno de los dos arcos que se conservaban se hundió debido a la crecida del río #Ebro: (@La_Ser) cadenaser.com/emisora/2021/0…
Read 23 tweets
3 Feb
🎉SORPRESA 🎉

#Aditu Arkeologia-ren eskutik, Orreagako Karlomagnoren Siloan egingo den "Aditu Field School"-ean parte hartzeko beka aurkeztu nahi dizuegu!
📍 Indusketa arkeologikoa Karlomagnoren Siloan izango da, #Orreaga-ko udalerrian, #Roldan-en Kantak aipatzen dituen ustezko gertakariak gauzatu ziren lekua
ℹ️ Beka #Nafarroa-ko Foru Erkidegokoa edo Euskal Autonomia Erkidegokoak (#EAE) diren pertsonei zuzenduta dago, Arkeologian trebatzen ari direnei zein #osteoarkeologia-ren sailean hobetu nahi duten profesionalei zuzendua
Read 9 tweets
3 Feb
🎉 ¡SORPRESA! 🎉

¡#Aditu Arkeologia os da la oportunidad de recibir una beca para participar en la "Aditu Field School" de este año en el Silo de Carlomagno (#Roncesvalles)!
📍 El yacimiento en el que se trabajará será el Silo de Carlomagno, ubicado en la localidad de #Orreaga-#Roncesvalles, lugar en el que se suceden los legendarios hechos que narra la Canción de #Roldán
ℹ️ La beca está dirigida a personas de la Comunidad Foral de #Navarra o de la Comunidad Autónoma Vasca (#CAV) que se esté formando en Arqueología, o para un/a profesional que quiera mejorar sus habilidades en el campo de la #osteoarqueología
Read 9 tweets
30 Jan
📽️Hoy os traemos una recomendación cinematográfica:

📽️Pelikula bat gomendatu nahi dizuegu gaur:

La excavación (The Dig, Simon Stone, 2021)
⛏️En ella se narra la excavación de un barco funerario anglosajón del siglo VII.

⛏️Bertan VII. mendeko hileta-itsasontzi anglosaxoi baten indusketa azaltzen da.
⚔️Se trata de Sutton Hoo, uno de los descubrimientos más impresionantes de Gran Bretaña.

⚔️Itsasontzi hau Sutton Hoo-n aurkitu zen, Britania Handiko aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zelarik.
Read 6 tweets
28 Jan
⛰ Este #JuevesArqueológico, os damos la oportunidad de conocer otro yacimiento de #Álava desde casa. En esta ocasión, hablaremos de la Cueva Orau (Osma, #Valdegovía), que alberga pinturas rupestres esquemáticas.
🗓 Hace ya unos meses, os hablamos sobre las pinturas y grabados de Socuevas de San Miguel. Os lo dejamos por si queréis refrescar la memoria:
🔎 Ya tenéis disponible en nuestra página de Academia.edu el artículo sobre Socuevas de San Miguel: academia.edu/44830773/Cavid…
Read 23 tweets

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3/month or $30/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!

Follow Us on Twitter!