🧵 #COVID19 txertoak umeetan:
Ama bezala, zalantzak eta beldurrak ditut; zientzialari bezala, eskuragarri dauden datuak aztertu, eta aintzat hartuz, erabakiko dut.
▪️Albo-ondorio arinak:sukarra, mina ziztadaren lekuan, nekea, buruko eta giharretako mina.
▪️Albo-ondorio larriak: ez ziren agertu.
⭕ Oharra: @FDA|k eta @EMA_News|k jasotako informean txertatutako 3100 umeen datuak zeuden: emaitza berdinak.
⏩ #Pzifer txertoaren datu gehigarriak:
▪️AEB-etan >5 miloi ume txertatuak (1. dosiarekin) eta ez da albo ondorio larririk eman.
▪️Batez ere nerabeetan (>16 urte) ikusitako mio- eta perikarditis kasu arraroak ez dira eman 5-11 urteko umeetan.
⏩ #COVID19 umeetan:
▪️ Orohar umeek ez dute gaixotasun larririk garatzen eta eboluzio klinikoa ona izaten da.
▪️Ospitalizatua izateko arriskua:%0.61
▪️ ZIUan ingresatzeko arriskua:%0.06
▪️ Hiltzeko arriskua: %0.003
‼️Aurretiaz arrisku faktoreak zituzten umeetan, arriskua ⬆️
⏩ Zeintzuk dira arrisku faktore horiek?
1️⃣ Prozesu onkologikoak
2️⃣ Arnas aparatuko gaixotasunak, asma kasu
3️⃣ Diabetesa
4️⃣ Bihotz gaixotasunak
5️⃣ Gaixotasun neurologikoak
‼️Arrisku faktoreek orohar ospitalizatua izateko arriskua x12 eta ZIU-an bukatzekoa x19 handitzen dute.
⏩ #COVID19 pairatzen duten umeen portzentai txiki batek sindrome inflamatorio multisistemikoa garatzen du.
▪️Intzidentzia AEB-en egindako ikerketa baten arabera: 3/10.000 (%0.03)
▪️Larria izan daiteke, ez bada garaiz detektatzen.
▪️Normalean ZIU-an ingresatzea eragiten du.
▪️Zer da? Gaixotasuna pasa eta >4 aste sintomekin jarraitzea (nekea, buruko/giharretako mina, kontzentrazio falta, arnasteko arazoak...)
▪️Hilabeteak iraun ditzake (>6 hilabete)
▪️#COVID19 izan duten umeen %4 inguruk pairatzen du.
Pandemiaren inpaktua umeen ongizatean eta osasun mentalean:
▪️Eguneroko interakzio sozialen eta hezkuntza aktibitateen etenaldiak antsietatea eta atsekabea eragin die.
▪️Berrogeialdiek eragina dute umeen hezkuntzan, bereziki pandemia aurretik ikasketekin arazoak zituzten umeetan
⏩ Umeen txertaketaren inpaktua pandemiaren bilakaeran:
▪️Modelizazio-datuen arabera, umeen txertaketak populazio osoan ematen den transmisioa gutxiatuko luke.
▪️Estimazioa: birusaren Rt-a %11a jeitsi.
▪️Inpaktua zenbait neurri ez farmakologikoek eragiten dutenaren antzekoa.
Egoera behartuta #zientzia inoiz baino azarrago mugitzen ari da berehalako erantzunak bilatu nahian. Kezkatzen dit esperimentuen emaitzak twiterren bidez argitaratzea, inolako errebisiorik gabe. Egun berean #omicron aldaeraren inguruan emaitza ezberdinak aurkeztu dira.
🧵 ⏬⏬
Ezkerreko grafikoan atzo @sigallab|ek ezagutzera emandako datuak. Datuen arabera #pzifer txertoak eragindako antigorputz neutralizatzaileen neutralizazio-gaitasuna x40 aldiz jeitsiko litzateke.
Eskubiko grafikoan atzo ere @BenjMurrell|en laborategiak aurkeztutako emaitzak. Kasu honetan, lagin batzuetan ez da neutralizalizazio-gaitasunik galtzen, eta gehien galtzen dutenetan beherakada x25-koa da.