Izortze 🇵🇸 Profile picture
Gure seme-alaben irribarrea izango da gure mendekua / Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.
Dec 8, 2021 6 tweets 3 min read
Egoera behartuta #zientzia inoiz baino azarrago mugitzen ari da berehalako erantzunak bilatu nahian. Kezkatzen dit esperimentuen emaitzak twiterren bidez argitaratzea, inolako errebisiorik gabe. Egun berean #omicron aldaeraren inguruan emaitza ezberdinak aurkeztu dira.
🧵 ⏬⏬ Ezkerreko grafikoan atzo @sigallab|ek ezagutzera emandako datuak. Datuen arabera #pzifer txertoak eragindako antigorputz neutralizatzaileen neutralizazio-gaitasuna x40 aldiz jeitsiko litzateke.
Dec 6, 2021 11 tweets 4 min read
🧵 #COVID19 txertoak umeetan:
Ama bezala, zalantzak eta beldurrak ditut; zientzialari bezala, eskuragarri dauden datuak aztertu, eta aintzat hartuz, erabakiko dut.

📢 Jendarte informatua, jendarte ahalduna delako, hona hemen gurasoei lagungarri suerta dakiekeen informazioa: ⏩ #Pzifer txertoaren entsegu klinikoa umeetan:
▪️Partehartzaileak: 2268 ume 5-11 urte bitartekoak: 1517 txertoa + 751 plazebo.
▪️Txertoaren 2 dosi (10ug-takoa bakoitzak; helduei ematen zaigunaren 1/3) 21 egunetako tartearekin.
▪️Eraginkortasuna #COVID19
ekiditeko: %90.7