Asier Gogortza Profile picture
Dec 27, 2021 57 tweets 17 min read Read on X
Hau paisaia baten istorioa da, sortze beretik. Harizti baten istorioa. Hari luzea da, baina pentsa orain aurkeztuko dizkizudan haritz hauek 200 urte baino gehiago iraunen dutela agian. Badituzu 10 minutu? #2020hariztia ⤵️ Image
2019ko udazkena zen, pandemia aurreko azken udazkena. Baina artean ez genekien hori. Bizikleta hartuta Ibardinetik pasatu nuen muga eta Urruña aldera jautsi nintzen. Biriatura joan asmo nuen, gero Bidaso bazterretik goiti Berara itzultzeko. Image
Maiz egiten dut bizikleta itzuli hori. Bide hoietan barna auto gutti ibiltzen delako, paisaia ederrak daudelako eta muga bi aldiz gurutzatu behar delako. Muga ahal den guzietan gurutzatu behar baita. Image
Itzuliaren zatirik politena Tomaseneko bidea da beharbada, Urruñako lurretan. Larun mendiaren begiradapean zoazela, Beñatbaita baserri parean, hantxe agertzen dira bi haritz dotore hoiek. Inguruko paisai guztiaren jaun eta jabe. Bertatik pasatzen nintzen aldiro miresten nituen. Image
Baina aldi hartan desberdina izan zen. Aldi hartan gelditu egin nintzen. Arbolen azpitik pasatzean bide bazterrak ezkurrez beteak ikusi nituen eta bakan batzuk hartzea otu zitzaidan. Pentsatu gabeko keinu bat izan zen, makurtu, bizpahiru ezkur hartu eta mailoteko sakelean sartu. Image
Kontua da keinu horrek zerbait piztu zidala kaskoan eta etxera orduko bi erabaki behintzat hartuak nituela. Bat, ezkurrak erein eta landareak nola sortzen ziren ikustea. Eta bi, ezkur gehiago biltzea. Pentsatu eta egin. 2019ko urte bukaerarako 100 ezkur ereinak nituen. Image
Halaxe joan zen urtea eta etorri zen 2020a. Denek gogoratuko dugu zertan ari ginen urte hasiera hartan eta nola pandemia hotsak gero eta ozenago hasi ziren aditzen, gainerako guztia estali zuten arte.
Bapatean konfinamendu betean ginen, etxetik atera ezinik eta probisionalki kontenplazioari emanak. Guk hauxe ikusten genuen etxetik. Image
Aspaldi galdutako ohitura onak berreskuratu genituen etxe aunitzetan. Bertzeak bertze, egunkaria paperean irakurtzea. Izan ere, horrek plazer bikoitza ematen zuen konfinamendu garaian, lehenik erostera joaterakoan eta bigarrenik etxean patxadaz irakurtzean. Image
Kontua da etxean ginen egun hoietan jadanik erdi ahantziak nituen ezkurrak banaka-banaka ernetzen hasi zirela. Ustekabean. Poz handia izan zen egunetik egunera haritzak nola sortzen ziren ikustea. Image
Gainera ohiko bizitza erritmoa gelditu edo behintzat geldotu genuenez nahi adina denbora banuen haiei begira egoteko. Horrela hasi nintzen landare sortuberriei izenak jartzen, jostetan bezala. Image
Pertsonei izena jartzen badiegu, pentsatzen nuen nere baitan, nolatan ez diogu ba izenik jarriko 5 aldiz gehiago biziko den zuhaitz bati? Hortaz, landareentzat egokiak izaten ahal ziren izenak bilatzen hasi nintzen egunero Berria irakurtzen nuen bitartean.
Haietako aunitzek ezinbestean pandemiarekin zuten lotura: Covid-19, Mers, Wuhan, Pangolin…
Behin haritza bataiatuta, Berriako orrialdea hartu, landarea harekin jantzi eta argazki bat egiten nion ongietorri modura. ImageImage
Azkenik, bertzeetatik bereizteko, arropa eskegitzeko pintza batean idazten nien izena. ImageImage
Egun haietan utzi gintuzten artista batzuk ere zuhaitz bihurtuko ziren horrela: Little Richard, Zumeta, Ulibarrena… ImageImage
Toki izen batzuk ere bai: Tripoli, Kongo, New Deli, Ararat… Image
Image
Image
Image
Bertze batzuk ez ziren aktualitatearekin hain zuzenki lotuak, baina beti ere Berriako orriren batean irakurritako izenak ziren. Doraemon, Oihame, Kaiobeltza, Tartaruga… ez erran ez direnik izen politak zuhaitz batentzat. ImageImageImageImage
Eta horrela jarraitu nuen denak bataiatu arte: Pantxika, Cabacas, Benjamin, Goliath, Mao, Gernika, Stilinovic, Tutsi, Irati, Artze, Cabezafuego, Aristregi, Laboa, Steinem… Image
Ariketa dibertigarria izan zen, eguneko egunkaria bezain gauza iragankor batetik abiatuta ehundaka urte irauten ahal duen zuhaitz bati izena jartzea. Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua, inondik ere.
Landatzen diren egunean konfinamendu garaiaren lekukotasuna emanen dute arbol hauek, pandemia-garaia daramatelako bihotzean, seguraski hurrengo hamarkada luzeen norabaidea markatuko duen pandemia-garaia. Image
Eta bitartean argazkiak egiteko lehengai bikaina dira neretzat. Hona hemen lehen argazki saioetatik ateratako irudi batzuk.
Image
Image
Image
Image
Joan zen 2020ko uda eta etorri zen negua, eta landare sortuberriek lehen aldiz bota zituzten hostoak. Izan ere, arbolek ez dituzte hostoak galtzen, nahita uzten dituzte erortzen. Zergatik? Bada neguan hormatu ez daitezen eta izotzak zuhaitz osoari kalterik egin ez diezaion. Image
Bitxia da, baina erraten ahal da arbolek fotometro antzeko bat dutela soinean, eta inguruan dagoen argi kopuruaren arabera jakiten dutela negua noiz datorren, edo udaberria hurbiltzen ari den… eta horren arabera erantzun fisiologiko desberdin bat ematen diote sasoi bakoitzari.
Prozesu honek fotoperiodismoa du izena. 
Duela zenbait urte zuhaitzei buruzko argazki lan bat egin nuen prozesu hori aitzaki hartuta. Etxean egindako kamera batzuk lurperatu nituen oihanean, arbolen adarrei begira. Image
Kamera tokitik mugitu gabe argazki esposizio bikoitza egiten nuen, lehen esposizioa neguan eta bigarrena handik 6-8 hilabetera, uda betean.
Bi esposizioak egin ondoren kamerak bildu eta laborategian errebelatzen nituen negatiboak. Denboraren lerro jarraia hautsiz, 6 hilabeteko denboraren sintesia biltzen zuten argazki hauek.
Bainan itzul gaitezen harira, adarretan gehiegi galdu gabe. Erran bezala, lehen negua pasatu dute gure haritz gazteek, bainan ez denek, zenbaitek ez dituzte neguko eguraldi gorriak gainditu. Udaberrian 100 haritz nituen eta negu ondorenean 60 bat. Honatx bidean gelditutakoak. Image
Tarte horretan Berako Udalarekin jarri nintzen harremanetan proiektu honi buruz hitz egiteko. Galdegin nien ia herri lurretan landatzen ahal nituen haritz batzuk. Baietz, aukeratzeko toki bat.
Horrela, Urruña eta Bera arteko mugan dagoen paraje bat aukeratu nuen, Erentzu mendiaren magalean. Toki aski berezia da mendiko bide ugari elkartzen direlako bertan, eta bistak ere paregabeak ditu. Image
Horrek Urruñako Udalarekin elkarlanean aritzera behartzen zituen, bi administrazio desberdinen pean dauden bi herri izanik. Baina ongi hartu zuten proposamena eta hala jarri zen Aitor Elexpuru Berako alkatea Urruñako auzapezarekin harremanetan, Filipe Aramendirekin.
Urruña eta Berako lurrak elkartzen diren tokian haritzak bi borobiletan landatzea proposatu nien, Frantzia eta Espainiako estatuen muga erdian hartuz. Harizti honek bokazio artistikoa izanen luke hasieratik: lurraldea, paisaia eta denbora bezalako gaiak lantzeko asmoz sortua da. Image
Urruñako Herriko Etxean ere aski harrera ona izan zuen proiektuak eta hortaz hurrengo pausua adostu genuen, landaketa egiteko tokian bertan hitzordu bat alkate, mendiko zinegotzi eta basozainekin. 2021eko irailean izan zen hori.
Ibardingo Txorilepo bentan bazkaldu genuen eta ondotik mendira jo genuen landaketa tokia ezagutzera. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Manaus, Merkel, Schengen, Nere, Sontag, Zubieta… eta atzean Bera eta Urruñako Udaletako ordezkariak. Image
Urruña eta Berako basozainek aholkatu ziguten arbolak neguan, eta ahal dela aste pare batez euria egin ondoren landatzeko. Udazkena nahiko lehorra joan zen bai, baina azaro hondarrean euria hasi eta ez zuen nahi orduko atertu. Bidasoak gainezka egin arte bota zuen.
Joan den astean, azkenik, lainopetik atera ginen eta arbolak landatzeko eguna adostu genuen Udal ordezkariekin. Abenduaren 21a izanen zen, neguko solstizioa. Argazkian Udal langileak: Urtzi, Vincent, Baptiste eta Yoan. Image
Egun haundiaren bezperan zuloak egitera joan ginen, nik lehenagotik markatutako tokietan. Hasi gara pala eta pikotzarekin zulatzen eta hasieran lur gozoa irudi zuen arren nire zuloan harriak agertzen hasi dira laster. Harri kozkorrak lehenik eta harri handi-handi bat gero. Image
Zer da eta landutako harlauza bat aurkitu dut lur azpian. 50 zentimetro zabal eta 80 bat luze. Ez sinestekoa. Image
Langileen laguntzarekin atera dugu eta lurrean etzan dugu hobeki ikusteko. Ez dago dudarik harlandua dela, baina ez jakin zergatik eta noiztik zegoen harri hori lur azpian. Image
Megalito tokia denez, harrietaz gehien dakienetako bati deitzea pentsatu dut eta lagun baten bidez Hilarriak taldeko Luis Millan ukan dut telefonoan. Image
Arratsalde hortan bertan etorri zait Luis eta tokia erakutsi diot. Harlandua dela bai, baina berak ere ez du argi harriaren funtzioa zein zen, eta Aranzadikoei bidali dizkie harriaren argazkiak eta kokalekua. Zer ote da harri hau? Image
Ustekabeko ederra izan da harriarena, ikusiko da segidarik ote duen nonbaitetik. Hala ere honek ez ditu lanak atzeratu eta hortxe elkartu gara biharamunean hariztiaren landaketa egiteko. Banaka-banaka 27 haritzak sartu ditugu lurpean eta babesteko sarea jarri diegu inguruan.
Erran bezala, bi zirkulutan emanak izan dira haritzak, borobil handian hamazazpi haritz eta ttikian, berriz, hamar.
Argazkietan ez da ageri baina maparen arabera hor dago, bi zirkuluen erdi-erdian, muga marra. Orain, ordea, mapetan ez dagoen espazio berri bat sortu da haren gainean. Izan ere, lurraldeak eta paisaiak ez dira berez sortzen, guk ditugu moldatzen, lantzen, aldatzen, errausten… Image
Momentuz honaino ekarri gaitu ezkur ale batzuk bilduta 2019an abiatu zen bidaiak. Hemendik aitzinera zeinek jakin ze ibilbide eginen duen 2020ko hariztiak? Sikiera negu hau pasatuko dute haritzek? Ala 200 urte iraunen dute? Image
Ustekabeko gehiago izanen da bidean, hori da gauza segurua. Agian heldu den abenduan kontatuko dut nola iragan den 2022a Erentzuko magalean. Mila esker honaino irakurri baldin baduzu, eta urteberrion!

• • •

Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh
 

Keep Current with Asier Gogortza

Asier Gogortza Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

PDF

Twitter may remove this content at anytime! Save it as PDF for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video
  1. Follow @ThreadReaderApp to mention us!

  2. From a Twitter thread mention us with a keyword "unroll"
@threadreaderapp unroll

Practice here first or read more on our help page!

More from @AGogortza

Jan 18, 2022
Kondestable, Iruñea. Gaur ⤵️ ImageImageImageImage
Pintxorik ez da izanen baina arratsaldeko 6etatik 9etara han ibiliko gara. Erakusketa bera otsailaren 2a bitarte zabalik.
Garaikide zikloaren barnean, bertze hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun hauetarako. Image
Read 4 tweets
Jan 7, 2022
Aquesta és la història d'una roureda, des de la mateixa concepció. La història d'un paisatge. És un fil llarg, però imagina't que aquests roures poden durar més de 200 anys. Tens 10 minuts? #2020landscape ⤵️ Image
Era la tardor de 2019, l'última tardor abans de la pandèmia. Però encara no ho sabíem aixo. Amb la bicicleta vaig passar la frontera per Ibardin i vaig baixar cap a Urruña. Pensava anar a Biriatu, per a tornar després a Bera per la riba del Bidasoa. Image
Faig sovint aquesta volta en bici. Perquè en aquests camins hi ha pocs cotxes, perquè hi ha paisatges preciosos als voltants i perquè cal travessar la frontera dues vegades. La frontera s’ha de travessar sempre que es pugui. Image
Read 53 tweets
Dec 31, 2021
This is the story of an oak forest, right from where it’s born. The story of a landscape. It’s a long thread, but think about this first: The oaks that I’ll show you here might even live to be over 200 years old. Got 10 minutes? #2020forest Image
It was the Autumn of 2019, the last autumn before the pandemic. But at that time we we didn’t really know it. I got my bike and crossed the border at Ibardin, then making my way down the mountain pass towards Urruña, in the french part of the Basque Country. Image
My idea was to get to Biriatu, then continuing up the Bidasoa river to get back to Bera, my village.
Read 53 tweets

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3/month or $30/year) and get exclusive features!

Become Premium

Don't want to be a Premium member but still want to support us?

Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal

Or Donate anonymously using crypto!

Ethereum

0xfe58350B80634f60Fa6Dc149a72b4DFbc17D341E copy

Bitcoin

3ATGMxNzCUFzxpMCHL5sWSt4DVtS8UqXpi copy

Thank you for your support!

Follow Us!

:(