Oxfordeko unibertsitateak eta AstraZenekak garatu duten txertoa da hau eta horretarako teknologia ezagun batean oinarritu dira: Beste birus bat “ibilgailu”🚗modura erabilita Covid19 gaixotasuna sortzen duen #SARSCoV2 birusaren “zatitxo” bat 🧬sartu gure organismoan
Zein beste birus? 🤔Sars-cov-2 ren zein zatitxo? 🤔Galdera horiek badituzu buruan bueltaka… jakinmina piztu dizut? Saiatuko naiz maila mantentzen jejeje Aurrera!! Jarrai dezagun!!
Erabiliko dugun birusa (ibilgailua), adenobirus mota bat izango da (txinpantzeetan hotzeria sortzen duen bat) konkretuki ChAdOx1 adenobirusa. Zergatik txinpantzeena?
Gizakion adenobirusak ere baditugu baina arazotxo bat dago hauek erabiltzeko. Hauen aurkako #antigorputzak (Ag) izaten ditugu (hotzeriak pasatzen ditugu eta) eta Ag hauek “ibilgailua suntsituko lukete nahi dugun lana edo helburua egin aurretik”
Baina lasai, ingeniaritza genetikoaren tresneria erabiliz, adenobirus honi erreplikatzeko (ugaltzeko) eta gaixotasuna eragiteko gaitasuna ematen dion informazio genetikoa baliogabetu zaio. Egin dezakeen gauza bakarra gure zeluletan sartu. Kalterik ez.
Baina birus honi egindako aldaketa hauetaz gain, berez ez daukan zerbait ere sartu diogu. Zer? Sars-cov-2 ren #S_proteina sortzeko informazio genetikoa (DNA eran 🧬) tatxaaaaaan!! Eta gero txerto hau eta besteak alderatzen dituen txiste txarrak egiteko… 😜😜
Orain adenobirus bat dugu, gaixotasuna (hotzeria) garatzeko eta bere burua bikoizteko gaitasunik ez duena, baina barnean “beste birus” (Sars-cov-2) baten proteina “garrantzitsuena” sortzeko informazio genetikoa daramana, azken honen gaixotasuna (covid19) ere garatu ezin duelarik.
Zergatik diot S proteina horren garrantzitsua dela? Proteina hau Coronabirusaren irudi bat ikusten dugun bakoitzean bere azaleran zehar dituen “antenatxoak” dira; #Espikulak (S) Eta zertarako balio dute?
S proteina, Sars-cov-2 ak duen eta gure zeluletan sartzeko balio dion giltza da 🔑. Eta hona hemen guztiaren gakoa. Adenobirus modifikatu honek, gure zelulen nukleoraino eramango du S proteinak sortzeko informazioa. 💉
Eta bai, pentsatzen zaudeten moduan, gure zelulek S proteina sortzen hasiko dira, txintxo-txintxo. Eta gure zelula azkarrek, arrotza zaien molekula horiek sortzen hasten direnean, gorputzeko defentsa-zelulei aurkeztuko dizkiete (antigeno aurkezleak; zelula dendritikoak kasu)
Azken hauek, S proteina arrotz (aurretik kutsatuak izan ez bagara, noski) horren aurkako ejertzito bat entrenatu eta prestatuko dutelarik. ⚔️🛡️Hau egiten dutenean immunizazioa garatzen egongo gara, hau da…
S proteina daraman birus bat berriro ingurunetik ikusten badute (sars-cov-2) berehala eta era oso espezifikoan suntsituko dute. 🦠🔫 Honek egin dezakeen kaltea murriztuz, asko edo erabat. Immunitate honen eraginkortasuna eta iraupena denborarekin ikusten joango gara. ⚔️🛡️⏰
Hala ere, gogoan izan: txeratuta ere, maskara erabiltzen jarraitu 😷 behar dugu immunitate esanguratsua 📈lortzen dugun bitartean, dugun kasu kopurua murrizten den bitartean, ospitaleak "erlaxatzen hasten diren bitartean,... distantzia eta maskara. Ta garrantzitsuena, sen ona. 😷
• • •
Missing some Tweet in this thread? You can try to
force a refresh