IAA-AAI Profile picture
4 Mar, 32 tweets, 12 min read
🟣 #Martxoak8 dela-eta, #ArkeologiaOstegun honetan mugimendu feministak #Arkeologia-n izan dituen zenbait ondorio ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Hurrengo txioetan, arkeologo feministen ikerketak eta salaketa orokorrak aurkeztuko ditugu… Ikasteko prest?
🏛 Mugimendu feministaren bigarren olatuarekin batera, gero eta emakume gehigo sartu ziren mundu akademikoan. Emakume ikerlari eta ikasle kopurua handitu ahala, galdera berriak agertu ziren eremu antropologiko, historiko, etnografiko eta arkeologikoetan.
👤 Handik aurrera, #emakumea ikerketen sujetu gisa bilatzen hasi zen Giza-Zientzetan, diskurtso tradizionala eta androzentrikoa zalantzan jarriz eta zapalduen iragana aztertuz, eta generoaren eraikuntza soziala eta aldakorraren kontzeptua Arkeologiako ikerketa-gai bezala sartuz.
✍️ Izan ere, XIX. mendean zehar mendebaldeko gizon zuriek eta boteretsuek egindako diskurtsoa jarraitzen zuen iragana aztertzeko aukera erreal eta bakar gisa.
🤔 Baina, zergatik da hain garrantzitsua egoera hau? Bada, diskurtso historikoa erabilgarria izan delako egungo genero-arrakala gauza “natural” eta biologikotzat hartzeko. Hortaz, emakumeen lekua betidanik bigarren-mailakoa izan dela pentsa genezake, “betikoa izan delako”.
🫂 #Arkeologia, iraganeko sozietateak aztertzen dituen #zientzia, gure arteko desberdintasunak azaltzeko erreminta ezin hobea izan da patriarkatuarentzat. Izan ere, gehienetan iraganera begiratzen dugu egungo testuinguruaren arrazoiak bilatzeko eta gizartean helarazteko.
Diskurtso tradizionalen arabera, emakumeak eta haiek gauzatutako mantentze-jarduerak ez ziren interesgarriak espeziearen garapenerako, eta emakumea bigarren-mailako izakitzat hartu zen.
🏹 Adibidez, gizon-ehiztariaren mitoa betidanik aurkeztu digute eboluzioaren ardatz. Errealitatea pixka bat desberdina da. Izan ere, erregistro-arkeologikoarekin jakin dugu bilketa-lanen (emakumezkoekin erlazionatu ohi direnak) garrantzia gizarteen hedapenerako.
❌Emakumezkoen papera kontuan ez hartzeak diskurtso-historikoa hierarkizatzen du, eta gizartea bere osotasunean aztertzeko aukera galtzen dugu, Historia partzial bat gauzatuz.
📖 Arkeologia androzentriko eta partzial horren aurka, “Emakume biltzailea” (Dahlberg, 1981) aipagarria da. “Gizon ehiztaria” (Lee, De Vore, 1968) lanari erantzun kritiko gisa argitaratu zen iraganeko emakumezkoen lanak eboluzioan ere garrantzi handikoak zirela argudiatuz.
📚 Modu berean, Joan Gero eta Margaret Conkey (1991) arkeologo estatubatuarrek emakume eta gizonekin tradizionalki erlazionatutako lan eta ekoizpen arloko aurreiritziak eztabaidan jarri zituzten.
🌍 Nahiz eta ikerketa mota hauen hasiera mundu anglosaxoian eta eskadinaviarrean egon, laster zabaldu zen Europa osoan zehar, Espainiara heldu arte.
📍 1992. urtean, emakumeari buruzko lehen batzarra Santiago de Compostelan ospatu zen, “Reunión de Arqueología Teórica” bileran. Bertan, emakume arkeologoen lan-egoerari buruz, emakumeak historian zehar izandako paperari buruz eta metodologiaz eztabaidatu zen, besteak beste.
⚖️ Emakume* arkeologoen lan-egoera ez da beti erraza izan, eta oraindik ere haien lan-oportunitateak txikiagoak eta prekarioagoak izan daitezke. Baina, zorionez, gero eta gehiago daude kargu altuetan eta indusketak zuzentzen.
🔎 Gogoratzen baduzue, pasa den urtean, #Araba-ko emakume arkeologoei buruz hitz egin genizuegun:
📰 Duela hilabete batzuk, UB-tik Espainiako Arkeologiaren lehenengo emakume arkeologoak berreskuratzeko “Recuperando la memoria: recorridos femeninos en la historia de la arqueología española (siglos XIX y XX)” proiektua abian jarri zen. (@PArqueologas: ub.edu/arqueologas/pr…)
❗️ Zoritxarrez, oraindik emakume* arkeologo profesionalen eta Graduko ikasleen lan-baldintzak gogorrak izan daitezke, eta batzutan eraso sexistak pairatzen dituzte. Horregatik, hainbat kanpaina eta protokolo egin dira egoera lotsagarri hau bukatu dadin.
💻 Iaz, “Informe sobre el acoso sexual en arqueología (España)” argitaratu zuten Maria Cotok, Lara Delgadok, Lourdes Lopezek, Jesus Martinek, Apen Ruizek eta Maria Yuberok. Bisitatu nahi izatekotan, jo hurrengo estekara: zenodo.org/record/3662763…
📽 Jada azaldu dugunez, Akademiak egindako diskurtso ofiziala, androzentrikoa dena, gizarteari iristen zaio filmen, telesaioen edota komikien bitartez, imajinario kolektiboan ondorio nabarmena eraginez.
🔍 Azken urteotan, ikerketa eta proeiktu asko antolatu dira dibulgazioaren partzialtasuna genero ikuspegi batetik baloratzeko. Zehazki, museoetan, diskurtso-historikoaren zabaltzaile nagusiak, erakusketen irudiak, kartelak, bisita-gidatuak, hizkuntza eta abar aztertuz.
Hementxe doazkizue gomendio interesgarri batzuk:
📉 Querol eta Hornos (2011) arkeologoen arabera, Espainian emakume gehien irudikatzen dituen museoa Almeriako Museo Arkeologikoa da, irudien % 33-arekin. Ondorioz, ez da ezta gizartearen erdia errepresentatzen eta, berriz ere, iraganeko emakumeak diskurtsotik desagertzen dira.
Azken hamarkadan zehar, museo arkeologikoetan aldi baterako erakusketak eta bisita gidatuak antolatzen hasi dira. Adibidez, Bibat Museoa eta Arkeologi Museoan diskurtso tradizionalak zalantzan jarri dituzte zeinbait alditan.
📲 Egoera hobetu dadin, emakume* eta neska* gaztetxoek iraganarekin erlazionatuta sentitu beharko lirateke, eta horretarako @past_women moduko proiektuak oso garrantzitsuak dira emakumezkoen, agureen eta haurren ilustrazioak gauzatzen dituztelako, dibulgazioa inklusiboagoa eginez
💡 Hasiera batean Espainiar Estatuan jarraitzaile gutxi izan bazituen ere, azken hamarkadetan zehar hamaika proiektu, batzar, artikulu eta dekonstrukzio gauzatu egin dira, gai hauei merezi duten garrantzia emanez eta diskurtso partzialarekin bukatuz.
🗣 Gomendatu nahi dizuegu @arkeogazte-k “Arkeologia, generoa, sexua eta sexualitatea” (2018) kaleratutako monografikoa. Bertan, Akademiaren punta-puntako ikerketa feministak azaldu zituzten-eta: independent.academia.edu/RevistaArkeoGa…
🗣 Gainera, Idoia Areizaga Llorenteren “Arkeologia eta generoa: zein da emakumearen papera egungo arkeologian?” artikulua kontsulta daiteke: academia.edu/38461807/Arkeo…
👣 Denbora pasa ahala, gero eta ikerlan gehiago aurkitu ditzakegu generozko ikuspuntuarekin, diskurtso tradizionala zalatzan jartzen dituztenak eta Historia beste era batean ikusteko aukera ematen.
👣 Gainera, emakume* arkeologoen lan-baldintzak eta aukerak haien gizonezkoen lankideen parekoa izateko saiaketak martxan dira. Oraindik ere, bide luzea dugu diziplina-arkeologikoa eraldatzeko. Hortaz, ekin iezaiogu egoera aldatzeari!
PD: Noski, gauza asko ez ditugu azaldu, baina lasai, bigarren zati bat egiteko asmoa dugu… Laster arte!
@threadreaderapp unroll please!

• • •

Missing some Tweet in this thread? You can try to force a refresh
 

Keep Current with IAA-AAI

IAA-AAI Profile picture

Stay in touch and get notified when new unrolls are available from this author!

Read all threads

This Thread may be Removed Anytime!

PDF

Twitter may remove this content at anytime! Save it as PDF for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video
  1. Follow @ThreadReaderApp to mention us!

  2. From a Twitter thread mention us with a keyword "unroll"
@threadreaderapp unroll

Practice here first or read more on our help page!

More from @IAAAAI3

5 Mar
#Lecturasparaelfinde Del número 2 de Estudios de #Arqueología Alavesa os traemos el artículo 'Fíbulas el el País Vasco-Navarro, de Jaime Fariñas y publicado en 1967. Lo podéis descargar dese aquí: academia.edu/45108531/F%C3%…
Os dejamos la definición de fíbula en la @eswikipedia es.wikipedia.org/wiki/F%C3%ADbu…
Empieza por el Territorio Histórico de #Álava, y la localidad de Gardelegui/Gardelegi, con estos ejemplos:
Read 13 tweets
4 Mar
🟣 Aprovechando que se acerca el #8M, este #JuevesArqueológico os contaremos algunas de las consecuencias que ha tenido el movimiento feminista en #Arqueología. Nuevas investigaciones, nuevas perspectivas y nuevas protagonistas… ¿Os venís?
🏫 Coincidiendo con la segunda ola del feminismo, cada vez más mujeres entraron en las esferas académicas. Al aumentar el número de investigadoras y estudiantes, aparecían nuevas preguntas desde una perspectiva feminista en Antropología, Historia, Etnografía o Arqueología.
👤 A partir de entonces, la #mujer comenzó a ser considerada como sujeto en las Ciencias Sociales. Así, se ponía en cuestión el discurso tradicional y androcéntrico, y se daba inicio al estudio de las personas oprimidas por su sexo, género, raza o clase.
Read 30 tweets
25 Feb
✊¿Se puede hablar de arqueología de los barrios de Vitoria-Gasteiz? En este #JuevesArqueológico hablaremos sobre el barrio de Zaramaga, como pequeño homenaje al 3 de marzo.
🧱El barrio de Zaramaga fue creado en el desarrollismo por el arquitecto Gaspar Blein. Se diseñó como un barrio en el que se establecerían los obreros que trabajasen en empresas como Forjas Alavesas o Michelín.
Un caso parecido sería el de los barrios de Ariznavarra, San Cristobal o Errekaleor, y pueblos como el de Abetxuko.
Read 16 tweets
25 Feb
✊Gasteizko auzoetako arkeologiaz hitz egin daiteke? #ArkeologiaOstegun honetan Zaramaga auzoari buruz hitz egingo dugu, Martxoaren 3ari omenaldi txiki bat eginez.
🧱Zaramaga auzoa desarrollismoan sortu zen, Gaspar Blein arkitektoa izan zelarik. Forjas Alavesas edo Michelin bezalako enpresetan lan egiten zuten langileak ezarriko ziren auzo gisa diseinatu zen.
Antzeko kasua izango litzateke Ariznabarra, San Kristobal edo Errekaleor auzoena eta Abetxuko herriarena.
Read 15 tweets
19 Feb
#Lecturasparaelfinde Seguimos en el nº 2 de Estudios de #Arqueología Alavesa, de 1967. Juan Carlos Elorza Guinea publicaba 'Ensayo topográfico de epigrafía romana alavesa' que podéis descargar desde aquí: academia.edu/45151467/Ensay…
Y os vamos a dejar unas cuantas imágenes de inscripciones romanas para despertaros la curiosidad.
De Angostina...
De Arkaia...
Read 15 tweets
18 Feb
🕳 ¿Sabéis qué son los depósitos en hoyo? Este #JuevesArqueológico os lo explicamos mediante el yacimiento de la Edad del Bronce de Santa María de #Estarrona.
⛪️ Su descubrimiento fue fortuito, mientras se realizaban unas obras cerca de la iglesia de Santa María de #Estarrona en 1984. El cambio de color de la tierra alertó a los operarios, que avisaron a l@s encargad@s del antiguo Museo Provincial de Arqueología.
🔬 Tras analizar los materiales recuperados por los operarios, entre los que había cerámicas e industria lítica, se decidió poner en marcha una intervención de urgencia.
Read 17 tweets

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3/month or $30/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!

Follow Us on Twitter!