⛪️ 🔚 Ikusi genuen bezala, 1773. urtean, Carlos III.-ak eliza barruko ehorzketak debekatu zituen. Hilerriak hirietatik kanpo atera zituzten osasun eta higien arrazoiak zirela eta. Horrela, hilerri garaikideen sorrerari ekin zioten.
⚰️ Adibide bezala, #Gasteiz-ko Santa Isabel hilerria dakarzuegu. XIX. mendean jasandako tifus epidemiaren ondoren, hilerria eraikitzeko erabaikia hartu zen, Santa Isabel ermitaren ondoan eta hiritik kanpo. Argazkiak: #AVG.
❌ Hiriko mugetatik haratago hilerriak eraikitzearen ideiak ez zuen harrera onik izan, eta moldatze prozesua oso motela izan zen, “Ritos funerarios en Vasconia” liburuan islatzen den bezala:
📚 Ikusiko dugunez, landa-eremuetan, hileta erritoek belaunaldiz-belaunaldi familien artean igarotzen jarraitu zuten, eta hiriekin konparatuz, heriotza beste modu batean bizi izaten zuten. Argazkiak: #AVG
Hasteko, herrietan bizilagunen heriotza kolektiboki ulertzen zuten. Norbait hiltzean, bizilagunek etxekolanekin (etxekoandrea) eta lanketan laguntzen zuten. Argazkia: #AVG
🍷🍞 Bestalde, karidadea Narbaizako (#Donemiliaga) eta Zalduondoko (#Lautada) umetxoek ospatzen zuten ohitura bat zen. Ohitura honen arabera, hildakoaren familiari ogi zatitxoak eta ardoa eramaten zieten.
Arabar ehorzketetan, emakumeek (aurrogia) ogi eskaintza eramaten zuten saskitxo batean. Amurrion (#Aiaraldea), herriko bi emakumek lehenengoak joaten ziren, beltzez jantzita eta eskaintzaren saskiak buru gainean jarrita. Argazkia: Labayru Fundazioa.
⚫ Aramaion eta Ametzagan, Zuian (#Zuia), emakumeen dolu arropa guztiz beltza zen. Gizonek, haien eskontza trajea beltzez tintatzen zuten eta bakarrik zeremonia erlijiosoetan jantsiko dituzte. Lan egiten zuten bitartean, besoko beltz bat ipintzen zuten. Arg.: Labayru Fundazioa.
📚 Hemen uzten dizuegu Juan Garmendia Larrañagaren “Costumbres y ritos funerarios en el País Vasco: del siglo XVI a nuestros días” @ei_sev (euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/37…)
🦴 Beste alde batetik, ikusi genuen bezala, hezurren patologien analisiarekin, frogatu dezakegu aintzinako pertson horiek indarkeria pairatu zuten edo ez. Hezurrak aztertuz, ebaketa-markak eta hezur-hausturak aurkitu ditzakegu.
📍 Adibide on bat Ozioko Andra Mari aurkitzen dugu (#Zanbrana). 2010ean induskatuta, 49 ehorzketa ikertu ziren, eta horietako bat kronologikoki Lehenengo Guda Karlistaren hasieran kokatzen den 13 gizonezkoen hobi-kolektiboa izango litzateke.
🔬Nahiz eta haturik ez eduki (kristauen ezaugarria), analisi paleoantropologikoek emaitza interesgarriak eman zituzten. Gizabanako guztiek lesioak azaltzen zituzten burezurrean eta zenbait ataletan, berunezko proiektil baten ondorioz edota ebakitzeko gai zen arma batekin eginak.
🩸 Argazkian ikusten den bezala heriotza bortitza jasan zuten 13 pertsona horiek.
💀 Horietako bederatzik berunezko proiektil baten ondorioz burezurrean sorturiko zuloa azaltzen dute. (Argazkiak: 11. gizabana)
📜 Hezurren analisiaren informazioa ermitaren dokumentazio historikoarekin kontrastatu zen. Horrela, lurperatutakoen identitatea eta bizilekua zehaztu egin zuten: #Briñas herria (#Errioxa).
👩💻 Informazio gehiago: HERRASTI, L., ETXEBERRIA, F., BERJÓN, M.A. (2012): “Muerte violenta en 1822: una fosa común en Ocio (Zambrana, Álava)”, Munibe, 63, 345-366. (aranzadi.eus/fileadmin/docs…).
❗ Gerra Zibileko hobi-kolektiboetan indarkeria ere agerikoa da. Arkeologian adituen arabera, hilketa hauek eragin zituzten aztarnen berreskurapenean jarduten dute.
Duela urte batzuk, #Gogora Institutuak Exhumazio Plana eta DNA bankua martxan jarri zuten. Horrekin, Gerra Zibileko desagertutakoen bilaketa eta identifikazioa lortzea espero da.
📍 Gaur arte, 80 hobi-kolektibo baino gehiago aurkitu dituzte #Euskadi-n. Duela hiru urte, 16 fusilatuen exhumazioa gauzatu zen Azazetan (#Arraia-Maeztu).
Arkeologoen lanen ostean, biktimen oroimenaren eta errepresio frankistaren erreparazioaren aldeko ekitaldia ospatu zen. Argazkiak: #AVG
1937. urteko martxoaren 31ean, La Paz kaleko kartzelan zeuden 16 espetxeratuak Azazetara eraman zituzten bertan fusilatzeko eta ehorzteko fosa batean. Argazkia: #AVG
🗺 Esteka honetan uzten dizkizuegu #Gogora Institutuak bildutako hainbat dokumentu interesgarri Guda Zibileko eta errepresio frankistaren biktimei buruz: gogora.euskadi.eus/gogora-dokumen…
👋🏼 Hemen bukatzen da #HeriotzarenArkeologia-ren gaia... Hurrengo astean #Araba-ko Arkeologia eta Ondareari buruzko gai berriekin bueltatuko gara, ez galdu!
• • •
Missing some Tweet in this thread? You can try to
force a refresh
⛪️ 🔚 Como vimos, en 1773, Carlos III decretó el fin de los cementerios urbanos de las iglesias. Esto se debió a motivaciones reformistas e higiénicas, y supuso la creación de cementerios fuera de las ciudades.
📍Gaur Ermuko Andra Mariaz hitz egingo dizuegu (Santa María del Muermo, pelikula bati jarraituz). Eliza hau Sergio Escribanok zuzendutako talde batek induskatu zuen 2015 eta 2019. urteen artean.
⚰️ Eliza-fase ezberdinak dokumentatu ziren, baina hirugarren elizaz hitz egingo dugu gaur. Eliza honek XVI eta XVIII. mendeen arteko hilobiak zituen. Oso ondo kontserbatu izan dira hilobi hauetako arropak eta hatuak, orain ikusiko dugun bezala.
📍Hoy os traemos el caso de Santa María del Yermo (o del Muermo, según alguna película), en #Llodio. Esta iglesia fue excavada entre 2015 y 2019 por un equipo dirigido por Sergio Escribano.
⚰️ Se documentaron distintas iglesias, aunque en esta ocasión hablaremos de la tercera, que tenía enterramientos datados entre los siglos XVI y XVIII. Estos enterramientos tenían como característica la buena conservación de los ropajes y ajuares de los allí enterrados.
En el año 2014 el Instituto Alavés de Arqueología-Arkeologiarako Arabar Institutua creó la Distinción “Enrique Eguren” para premiar las investigaciones sobre temática arqueológica que se vienen realizando en el Territorio Histórico de Álava desde la segunda mitad del siglo XX.
Es un premio de carácter honorífico, que se otorga bienalmente y que conmemora la figura del arqueólogo alavés Enrique Eguren (1888-1944). Aquí podéis ver los galardones entregados hasta ahora
📍 Comencemos con el despoblado de Zornoztegi (#Salvatierra). Este rico yacimiento cuenta con una cronología desde la Edad de Bronce al s. XV, pero en esta ocasión prestaremos atención a su templo, construido en la primera mitad del siglo XII.
Gaurko #ArkeologiaOstegun-a da, eta #HeriotzarenArkeologia-ren idoak jarraituz, #Araba-ko Erdi Aro Beteari buruz hitz egingo dizuegu. Hau da, XI eta XIII. mendeen arteko kronologian kokatuko gara...
🖇 Hasi baino lehen, hemen uzten dizuegu pasa den asteko ildoa:
📍 Zornoztegiko herri hustuaren (#Agurain) aztarnategian, kronologia oso zabala aurkitzen da: Brontze Arotik XV. mendera arte. Nahiz eta aztarnategi oso interesgarria izan, momentuz bakarrik bere XII. mendeko tenpluari buruz hitz egingo dizuegu.