, 25 tweets, 3 min read Read on Twitter
Askotan entzun izan dut jendea musika taldeen katxeei buruz kexaka, altuegiak iruditzen zaizkielako. Ikusi ditut pankartak hauen balizko katxeak argitaratuz, errealak ez izan arren, aise eskegi dituztenak, diru xahutze bat salatzeko edo. Haria 👇
Honek min handia ematen dit. Batez ere, ikusten dudalako zenbaterainokoa den honen baitan dagoen gardentasun eza eta, honenbestez, ezjakintasuna.
Jendeak ez du ikusten zein larria den musikarion egoera prekarioa. Musikarioi, oro har, ezinezkoa zaigu musikatik bizitzea. Baina, proiektu gehienei, soldatapeko lan batekin bateragarri egitea ere kostatzen zaie.
Musikaren inguruan nabilen honetan, informazio argigarria eman nahi nuke, talde bat kontratatuko duzuen pertsonek aintzat har dezazuen eta, oro har, eragile kulturalen egoera zein den ikusarazteko. Errealitate oso ezberdinak daudenez, nik ezagutu dudanaz hitz egingo dut:
Estudioko lan luze bat prestatzeko ordu kopurua pertsonaren araberakoa da, baina abestiak sortu, findu eta ekoizten urtebete pasatzea nahiko ohikoa izan daiteke. Prozesua polita izan daitekeen arren, ordu eta buruhauste asko hartzen ditu baitan.
Estudioan hilabete inguru pasa daiteke eta tarifak oso aldakorrak izan daitezken arren, esango nuke euskal artistak 1500-6000€ abanikoan mugitzen garela. Grabaketa eta nahasketa egin ostean, masterizazioa dagtor: 500-1000€ artean geratu daiteke, abesti kopuruaren arabera.
Asko salduko ez dugula badakigun arren, lanaren kopia fisikoak argitaratu ohi ditugu, 1000 kopia badira, 1400€ ingurukoa izan daiteke kostua. Gutxiago badira, garestiagoa da kopia bakoitza.
Diseinua eta argazkiak ere behar ditugu. Langile hauek ere beraien tarifak jaitsi ohi dizkigute, badakitelako ez daukagula ahalmen ekonomikorik. Eta, hala ere, denera 700€ gastatzea merkea dela esan dezakegu.
Ikus entzunezko lan bat kaleratzea ere komenigarria da eta hemen ere tarifak oso aldakorrak izan daitezkeen arren, lan txukun batek 1500-2000€ balio ditzake eta, gainera, ekoiztetxeek ez dute ia irabazirik prezio horiekin.
Gero promozioa dator. Bulego lan ona eginez gero, elkarrizketa asko atera daitezke eta horiek denak komenigarriak dira zure lana ikusarazteko.
Kasu gehienetan gure poltsikotik jarritako 6000€ erraz joan dakizkiguke argitaratutako lanean eta ordu asko sartu ditugu bertan. Beraz, ikusgarritasuna ematearren, beste denbora tarte handi bat eskaintzen diogu promozio lanari, garraio eta denbora gastua ere gure gain hartuz.
Zortea badugu, kontzertuetarako deituko digute. Kasurik onenean, zerbait ordainduko digute. Hori faktura bitartez ala eskudirutan egin daiteke. Faktura bitartez egiteko, izaera juridikoa behar dugu, hau sortzeak dakarren burokrazia, denbora eta higadurarekin.
Demagun 4 musikariren altak bideratu behar ditugula kontzertu bakoitzero, aholkularitza baten bitartez. Alta bakoitza tramitatzeko prozesua 30€ inguru dira (120€), musikari bakoitzari 100€ ko soldata bat ordaindu nahi badiogu...
...(sartu dituen orduetarako kaskar xamarra, baina askorentzat utopikoa), bakoitzaren PFEZa eta gizarte segurantzaren gastua aintzat hartu beharko ditugu (60€). Gutxi gorabehera, 760€ guzira. Hori izaten da gure diru iturri ia bakarra.
Kontzertu bakoitzean, taldekideok lokalera joan, instrumentu guztiekin furgoneta kargatu, lekura iritsi, furgoneta deskargatu, dena montatu, soinu proba egin, askotan dena desmontatu, berriz montatu, kontzertua eman, desmontatu, kargatu, bueltako bidaia egin eta deskargatzea...
...tokatzen zaigu. Furgoneta alokatua bada, hau uztera joatea ere bai. Denera, 12 ordu inguruko lanaldia izan daiteke.
Garrantzitsua da zure abestiak ezagutzen dituen soinu teknikari bat kontratatzea, demagun 300€ direla. Badaude gure prekarietateaz kontziente direnak eta tarifak jaisten dituztenak ere eta beraiek ere era prekarioan dabiltza gehienetan.
Talde gutxik dute argi teknikari eta monitore teknikariak kontratatzeko aukera, hauek ere garrantzitsuak izan arren.
Materiala garraiatzeko furgoneta bat behar da. Alokatuz gero, zaila izango da 150€ baino merkeagoa den zer edo zer aurkitzea. Batzuetan, asteburua bada, asteburu osorako alokatu beharra dago eta horrek prezioa asko igotzen du.
Errepidean ibilbide luzea egin behar denean, eta kontuan harturik gehienetan goizeko ordu txikitan mugitzen garela, arriskutsua izan daiteke musikariek gidatzea. Gidari bat nahi izanez gero, berari ere ordaindu beharko diogu, noski.
Garraio gastuak ere kontuan hartu beharko ditugu. Diskoak saldu nahi baditugu, komeni da postutxo bat jartzea kontzertua ematen dugun lekutik gertu. Hori kudeatzen duen pertsona, maiz, musikarion zaintza sareko kideren bat izaten da: bikotekidea, lagunak...
Adostutako baldintzen arabera, dietak eta lo-lekua hitzartuta egon daitezke, baina gehienetan guk ordaindu beharko ditugu. Disketxe batekin lan eginez gero, ohikoena beraiek katxearen %20 eramatea izaten da. Talde guztiek entsegu lokala ordaintzen dute hilero, 150-200€ inguru.
Instrumentuek ere balio handia dute eta ohikoa da musikari bakoitzak milaka euro inbertituta izatea bere instrumentazioan. Honek mantentze gastua ere badakar, noski.
Egile eskubideetatik kobratzen dena sinbolikoa izaten da kasu gehienetan. Eta, gainera, kudeaketa denbora asko ekar dezake. Hori dena ikusita, errealitatea honakoa da:
EHko talde gehienek dirua galtzen dute proiektua bizirik mantentzeko. Ezer irabazi baino, askotan galdu egiten da. Antolatzaile gisa, zuen esku: kultura bizirik mantentzeko, baldintzak bermatu behar dira kulturgileek arnasa har dezaten. Eta, bestela, itotzera kondenatua dago.
Missing some Tweet in this thread?
You can try to force a refresh.

Like this thread? Get email updates or save it to PDF!

Subscribe to Olatz Salvador
Profile picture

Get real-time email alerts when new unrolls are available from this author!

This content may be removed anytime!

Twitter may remove this content at anytime, convert it as a PDF, save and print for later use!

Try unrolling a thread yourself!

how to unroll video

1) Follow Thread Reader App on Twitter so you can easily mention us!

2) Go to a Twitter thread (series of Tweets by the same owner) and mention us with a keyword "unroll" @threadreaderapp unroll

You can practice here first or read more on our help page!

Follow Us on Twitter!

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just three indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3.00/month or $30.00/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!